Xabat Illarregik irabazi dau Iruritako saioa
2025-10-20 08:10 BertsolaritzeaZemendiaren 16an Tafallan jokatuko den finalaurrekorako sailkatu da leitzarra.

180 bertsozale batu dira Iruritako Gizarte Bilgunean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioan. Sei bertsolarik kantau dabe zozketeak erabagitako ordenean: Amaia Elizagoien Varela, Julen Zelaieta Iriarte, Xabat Illarregi Marzol, Endika Legarra Nuin eta Patxi Castillo Graciarena; Ainhoa Larretxea izan da gai-jartzailea.
Nafarroako Bertsozale Alkarteak atondu dau, Baztango Udalaren laguntzegaz. Saio puntuagarriaren ostean, Xabat Illarregik eskuratu dau puntu gehien (365,5), eta horrenbestez, saioa irabazi eta zemendiaren 16an Tafallako finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Endika Legarra (349,5) , Josu Sanjurjo (336), Julen Zelaieta (321), Amaia Elizagoien (320,5) eta Patxi Castillo (296,5).
Holan geratu da saioko sailkapena:
- Xabat Illarregi Marzol: 365,5.
- Endika Legarra Nuin: 349,5.
- Josu Sanjurjo Alzuri: 336.
- Julen Zelaieta Iriarte: 321.
- Amaia Elizagoien Varela: 320,5.
- Patxi Castillo Graciarena: 296,5.
Los Arcosen jokatuko dan lehenengo faseko laugarren eta azken saioa
Datorren astean, urriaren 26an, segiduko segiduko dau txapelketeak, Los Arcosen jokatuko dan lehenengo faseko laugarren eta azken saioagaz. Kultur Etxean izango da saioa, arratsaldeko 17:30ean. Kantauko daben bertsolariak: Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Kattin Madariaga Apaolaza, Mikel Lasarte Cia, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabi Maia Etxeberria; gai-jartzailea Ander Aranburu Arriola izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!