La Oreja de Van Goghek Bilbon joko dau 2026ko maiatzaren 9an

Bizkaie! 2025-10-20 11:12   Musikea

Tantas Cosas que Contar birako lehen kontzertua izango da.

La Oreja de Van Gogh taldeak Tantas Cosas que Contar birea aurkeztuko dau, Amaia Montero jatorrizko abeslariagaz batera. Halanda ze, lehen kontzertua 2026ko maiatzaren 9an izango da Barakaldoko BECen.

Taldeak, aurreko astean iragarri eban Amaia Montero (jatorrizko abeslaria) bueltan dala, 17 urte ostean. Bestalde, Pablo Benegaz gitarristeak taldean jarraituko dauela iragarri dau, baina ez dau biran parte hartuko.

Taldeak betiko abestiak joko dituela adierazo dau, besteak beste: La Playa, Puedes contar conmigo edo Rosas. Barakaldoko kontzertuaz gan, Donostin (Illunbe, garagarrilak 21) eta Iruñean (Nafarroa Arena, zemendiak 20) be izango dira. Konsultau bira osoa hemen.
 
Sarrerei jagokonez, gaur, hilak 20, jarri dira salgai hemen. Ohiko tiketen prezioa 45 eta 72 euro artekoak dira; bestalde, VIP paketeena 110 eta 290 artekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu