Vazkezek 'Xirimiri' aurkeztu dau
2025-10-20 08:00 MusikeaIparraldeko reggaetoi esperimentala.

Vazkezek urriaren 17an estreinau dau Xirimiri, iparraldeko sensualtasuna eta intensidadea buztartzen dituan erritmo urbanoakaz eta testura elektroniko barritzaileakaz sortutako reggaetoi esperimentala. Lajoyeria, Detunedfreq eta Jay Casegaz batera, abestiak gorputzen beroa eta etenbako euriaren arteko kontrasteagaz dabil olgetan.
Xirimiri bere hurrengo diskoaren (La Calor del Norte) parte da. Diskoa hegoaldetik iparraldera doan soinudun bidaia da, Andaluzia eta Euskal Herria buztartuz letren, erritmoen eta emozinoen bitartez. Diskoak flamenko, trap, musika urbanoa eta euskal folklorea buztartzen ditu, auzo istorioak, pasinoa eta gomutaka esplorauta, LaJoyería, Chickjuarez eta Malakiasen produkzinoagaz Ben Yart, Dellachaouen, Tatta edo Mutiko lako kolaborazinoakaz.
Xirimiri kantuaren bideoklipa dagoeneko ikusgai dago, eta disko osoa plataforma guztietara helduko da urriaren 20an, astelehenean, gaueko 21:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!