Euskarabideak 'Euskararen egoera Nafarroan 2008' ikerlana aurkeztu dau

Bizkaie! 2009-06-04 10:42   Euskerea berbagai

Nafarroako Foru Komunidadean bizi diran 15 urtetik gorako biztanleen % 11,9 euskaldunak edo elebidunak dira; hau da, ondo edo oso ondo berba egiten dabe bai euskeraz bai gaztelaniaz. Bestalde, biztanleen % 6,2k ez dabela euskeraz ondo berba egiten adierazo dabe, eta % 81,9 gaztelaniadunak dira, hau da, ez dabe euskeraz berba egiten.

Nafarroako Euskerearen Institutuak, Euskarabideak, 2008an egindako ikerlan soziolinguistikoa aurkeztu dau. Nafarroako Parlamentuan aurkeztu dan ikerketa honen helburua da Nafarroako Foru Komunidadeko euskerearen gaur egungo egoerea alderdi kuantitatibotik aztertzea.

Hamabost urtetik gorako biztanle nafarren hizkuntza-gaitasuna ezagutzea dau helburu, eta, horretarako, inkestea egin jako telefonoz 3.596 laguneko lagin bati, geografia- eta hizkuntza-eremuetan sailkatuta.

Aitatutako helburu orokorraz gan, inkesta bidez beteteko beste zenbait helburu be ezarri da: euskerearen transmisinoa eta erabilerea ezagutzea familiartean, lan arloan, auzo eremuan eta esparru publikoan.


Ikerlanak zazpi kapitulu ditu

1. Kapitulua: ikerketearen esparru orokorra azaldu da: aztergai diran biztanleen ezaugarri soziodemografikoen deskribapena.
2. Kapitulua: Nafarroako Foru Komunidadeko 15 urtetik gorako biztanleen hizkuntza-profilaren eta Nafarroako hizkuntza-eremuen (mistoa, euskalduna eta ez-euskalduna) azterketea. Nafarrek euskereari jagokonez dituen hizkuntza gaitasun edo trebetasunak aztertu dira.
3. Kapitulua: galdetutako personen euskera-ezagutzearen eta erabilerearen analisi zehatza, euskaldunen taldean arreta berezia jarriz.
4. Kapitulua: euskereak hezkuntza-eremuan dauen erabilerea.
5. Kapitulua: euskereak gizartean dauen trataerearen azalpena. Euskereagazko alderik nabarmenetako batzuen analisia, besteak beste, nafarrei euskerea zenbateraino interesetan jaken, jarduera publiko nahiz pribatu batzuetan eta hedabideetan zenbateraino erabilten dan, eta abar.
6. Kapitulua: euskereak esparru publikoan dauen sustapena.
7. Kapitulua: Nafarroako udalerrietako biztanleek hizkuntza-eremu jakin batean egoteaz egindako balioespenaren azterketea. Era berean, udalerri jakin batzuetako biztanleek eremu mistoan sartzeko aukereari buruz daben eretxia zein dan jakin nahi izan da.


'Euskararen egoera Nafarroan 2008' ikerlanera batu diran datu batzuk:

* Deskribidutako hizkuntza-gaitasun bakotxaren banakako azterketeak erakusten dauenez, galdetutako 10 lagunetatik 2k gaitasun-mailaren bat daukie euskeraz idazteko, irakurteko, berba egiteko eta/edo ulertzeko (3.596 personari egin jakee alkarrizketea).
* Nafarroako Foru Komunidadean bizi diran 15 urtetik gorako biztanleen % 11,9 euskaldunak edo elebidunak dira; hau da, ondo edo oso ondo berba egiten dabe bai euskeraz bai gaztelaniaz. Bestalde, biztanleen % 6,2k ez dabela euskeraz ondo berba egiten adierazo dabe, eta % 81,9 gaztelaniadunak dira, hau da, ez dabe euskeraz berba egiten.
* Nafarroako biztanleek berba egiteko sarrien erabilitako hizkuntzeari jagokonez, biztanleen % 5,2k euskerea erabilten dau berba egiteko, eta % 94,1ek, barriz, gaztelania.
* Nafarren ama-hizkuntzeari jagokonez, galdetutako biztanleen % 7,3rentzako euskerea da lehen hizkuntzea, eta % 92,7rentzako, barriz, gaztelania edo beste hizkuntza bat. Bestalde, euskerea da galdetutako euskaldunen % 52,8ren ama hizkuntzea.

'Euskararen egoera Nafarroan 2008'

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu