'Picasso eta Dubuffet artean', Planqueren bildumako 150 lan ikusgai Bilboko Arte Ederretako Museoan
2007-09-18 02:00 Kulturea Irailaren 18tik zemendiaren 18ra bitartean zabalik'Picasso eta Dubuffet artean' izeneko erakusketea zemendiaren 18ra arte egongo da ikusgai. Pintura eta eskultura modernoari buruzko eta artista garrantzitsuenetako batzuen ibilbidea aztertzen dau 150 lanen bitartez.
Elkar estudioa Zinemaldian
2007-09-18 02:00 MusikeaIrailaren 20tik 29ra bitarteko Donostiako 55. Zinemaldian ikusiko diran honako filmek Elkar estudioa aukeratu dabe musikea grabetako eta nahasteko: 'La Torre de Suso', 'Siete Mesas de Billar Frances' eta 'Querida Bamako'.
Euskaltzaindiak bat egingo dau Nafarroa Oinezegaz
2007-09-18 02:00 Euskerea berbagaiAntolatzaileen konbitari erantzunez, aurten be Nafarroa Oinezegaz bat egingo dau Euskaltzaindiak, eta Vianan hainbat ekitaldi egingo ditu: irailaren 20an, arratsaldean, Onomastika batzordea batuko da; irailaren 21ean, goizean Onomastika batzordea eta, arratsaldean, Sustapen batzordea
Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako gobernuek Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna estadu osoan beteteko eskatu dabe
2007-09-17 02:00 Euskerea berbagaiGobernu autonomoetako ordezkariek adierazo dabe ‘beharrezkoa’ ikusten dabela ‘hizkuntza ofizial propiodun autonomia erkidegoek Estaduak eleaniztasuna sustatzeko neurriak erabagiteko garaian parte hartzea’.
Korrontzi eta Standard euskal taldeak Alemaniako Popkomm jaialdian
2007-09-17 02:00 MusikeaKorrontzi bizkaitarren trikitixeak Faltriqueira eta Berrogüetto galizarrakaz batera musika zeltiarragaz jantziko dau Berlin irailaren 19an, Alemaniako uriburuan egingo dan Popkomm lehiaketearen barruan (irailak 19-21).
Koldo Iturbe: ‘etorkinen integrazinoa euskerearen bitartez sustatzea da asmoa’
2007-09-17 02:00 BarriketanGetxoko Udaleko euskera, kultura eta gazteria zinegotzia
Lurrazpiko argazkiak Matienako GEMA Espeleologia Taldearen eskutik
2007-09-17 02:00Matienako (Abadiño) GEMA Espeleologia Taldeak argazki erakusketea antolatu dau Durangoko Arte eta Historia Museoan. Azken ia hogei urteotan Urkiolako Parke Naturalean egindako lana batzen daben hogeita hamar bat argazkik osotzen dabe erakusketea.
EAEko 14 urtetik gorako biztanleen % 45,9 Interneteko erabiltzailea izan zan 2007ko bigarren hiruhilekoan
2007-09-17 02:00Euskal Autonomia Erkidegoko 14 urte edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileak 843.600 izan ziran 2007ko bigarren hiruhilekoan, hau da, edade horretako EAE osoko % 45,9. Eustaten datuen arabera, 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean % 10,1eko hazkundea izan da.
Asier Serranok ‘Eskuetan Mapak’ izeneko eleberria aurkeztu dau
2007-09-17 02:00 KultureaAsier Serrano idazle eta kantariak ‘Eskuetan Mapak’ lehen nobelea aurkeztu dau Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Txalaparta argitaletxeak argitaratu dau liburua Amaiur bildumearen barruan.
Donostiako Zinemaldiaren 37.500 sarrera saldu dira egun bakarrean, horreetako 14.500 Kutxanet bidez
2007-09-17 02:00Atzo, hilak 16, zabaldu zan Donostiako Nazinoarteko Zinemaldirako sarrerak erosteko epea. Danetara, 37.536 sarrera saldu ziran domekako 14 ordutan.
Ardaoa ontziratzeko beste modu bat
2007-09-14 02:00 Jan edanakArdaoa botila edo kupeletan ez eze beste ontzi mueta batzuetan gordetea ohikoa da honezkero. Bizimodu aldaketeak eraginda alde batetik eta ardaoaren merkatua zabaldu nahiak bestetik, ardaoa eskaintzeko erak aldarazo ditu.
Antioquiako (Kolonbia) Euskal Ikasketen Zentroak atzera begira jarri eta Jesus Arriola omenduko dau
2007-09-14 02:00 Euskaldunak munduanJesus Arriolak XIX. mendearen amaieran behar handia egin eban musika irakaskuntzan, baita musika zuzendaritzan be. Antioquian Arte Ederretako Unibersidade Fundazinoa sortu eban, eta fundazinoa da hain zuzen be omena egingo deutsona.
‘Kalea guztiontzat’ lelopean, irailaren 22an auto barik Bilbon
2007-09-14 02:00Zortzigarren urtez jarraian, 'Uria nire kotxe barik!' jardunaldia izango da Bilbon. Irailaren 16tik 22ra, ‘Mugikortasunaren Europako Astea’ dalakoagaz bat eginez, hainbat ekimen antolatu ditue autoaren erabilerea murrizteko. Autorik bako eguna irailaren 22a izango da.
Live free or die hard
2007-09-14 02:00 Zinema kritikakArgumentua interesgarria da, gidoia ez da txarra eta efektu bereziak bikainak dira. Halako film guztiek izan behar leukien baina zoritxarrez sarri eskuratzen ez daben dohain handi bat dauka honako honek: ordu bian ikus-entzuleak entreteniduteko gauza izatea.
Euskal musika-lan barritzaileak izango dira Washingtoneko ‘Sonic Circuits’ jaialdian
2007-09-14 02:00 MusikeaIrailaren 23an, Bilboko MEM jaialdia -musika, arte eta adierazmen barrien jaialdia- Ameriketako Estadu Batuetako Washington uriburuan egingo dan inprobisazino eta musika esperimentaleko jaialdirik garrantzitsuenean izango da.
‘Luz de domingo’, ‘El orfanato’ eta ‘Trece rosas’ dira Espainiako hautagaiak Oscar sarietarako
2007-09-14 02:00 BarriakJose Luis Garciren ‘Luz de domingo’, Juan Antonio Bayonaren ‘El orfanato’ eta Emilio Martinez Lazaroren ‘Trece rosas’ filmak aukeratu ditu Espainiako Zine Akademiak, lehen botazinoan, Oscar Sarien 80. edizinoan Espainia ordezkatzeko, ‘Ingelesezkoa ez dan Film Onena’-ren atalean.
Elhuyar dictionary, euskerea-ingelesa-euskerea hiztegia atara dabe
2007-09-14 02:00Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dabe Elhuyar Fundazinoak eta Elkar argitaletxeak, alkarlanean. Danetara, 34.000 sarrera eta azpisarrera, 50.000 adiera eta 12.000 adibidetik gora jasoten ditu hiztegiak.
Getxon etorkinentzako ‘AISA’ euskera ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu dabe
2007-09-13 02:00 Euskerea berbagaiHABEk diseinautako materiala erabiliz gauzatzen dan ekimenaren helburua da udalerrira heltzen diran personen integrazinoa bertako hizkuntzearen bitartez sustatzea.
‘Marjinalia’, Txuma Murugarrenen ‘zirku partikularra’
2007-09-13 02:00 Musikea‘Marjinalaia’, Txuma Murugarren bakarlariaren bosgarren diskoa (Gaztelupeko Hotsak) ‘organikoa, naturala da, base programaturik bakoa, lurrarekin lotura handia dauena’.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...