Charlton Heston aktorea hil da, 84 urte zituala

Bizkaie! 2008-04-07 14:11   Barriak

Ben-Hur edota Planet of the Apes ('Tximinoen planeta') filmetako protagonisteak 2002an autortu eban Alzheimer gaixotasuna ebala.

Charlton Heston aktore estadubatuarra 84 urte zituala hil da Californiako (AEB) Los Angeles uriko Beverly Hills auzoko etxean, familiak agiri baten bitartez jakinarazo dauenez.

Heston ospe handiko aktorea zan zinema klasikoan, pertsonaia bibliko asko antzeztu zituan eta: Moises izan zan The ten commandments ('Hamar Aginduak' 1956) filman eta Judah Ben-Hur-en (1960). Azken horri esker Aktore onenaren Oskar saria lortu eban. Planet of the Apes ('Tximinoen planeta') dalako film-bilduman be parte hartu eban.

Oso ezaguna izan zan 1998 eta 2003 urte bitartean Su-Armen Erakunde estadubatuarreko presidente izateagaitik eta armak modu librean izatearen aldekoa zalako. Michael Moore zinema zuzendariak kritika zorrotza egin eutson Bowling for Colombine filman.

2002an, aktoreak Alzheimer gaixotasuna ebala autortu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu