Euskerazko artikuluek eta argitalpenek Wikipidean presentzia handiagoa izatea espero dau Eusko Jaurlaritzeak
2007-01-10 01:00Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerkuntza Saileko iturriek jakinarazo dabenez, Campos Jimmy Wales-egaz batzartu zan bart Londresen. Wales da Interneten bisita gehien jasoten dauen entziklopediaren sortzailea.
Herri Norte Taldeak bere 25. urteurrena ospatuko dau astegoienean
2007-01-10 01:001981/82 denboraldian sortu zan Athleticeko jarraitzaleen talderik ezagunena. Izan be, Naranjitoren mundiala Bilbon kokatzeko Katedralean egindako iparreko harmaila barrian, gazte abertzale piloa batu zan eta bizi ziran garai dinamikoakaz mobimentu barria sortzea berez etorri zan.
Kontseiluak aurrerapausuak ikusi ditu Eusko Jaurlaritzearen aurrekontuetan
2007-01-10 01:00 Euskerea berbagaiEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Gasteizko Legebiltzarrak onartutako 2007ko euskera aurrekontuetan aurrerapausuak ikusi dituala nabarmendu dau gaur, aurrekontuei buruz egindako balorazinoan.
Autobus zerbitzuen barri teknologiari esker
2007-01-10 01:00Ia 15.000 lagunek erabili dabez eskuko telefono eta Internet bidezko deskargak Bilbobus autobus zerbitzuaren ganeko informazinoa lortzeko azken hiru hilabeteotan.
MacNaught kometea ikusgai
2007-01-10 01:00Aste honetan, iluntzeetan, zeruan ipar-ekialdera begiratuta ikusiko da kometea baina, eguzkitik oso hur dagoanez, ez da erraza izango topetea.
Hogei euskal artisten lanak ikusgai AEBetako Indianan
2007-01-10 01:00 Euskaldunak munduanHogei euskal artisten 40 obra batu dituan ‘From rust to restoration’ izenburuko erakusketea EHUko Arte Eder Fakultadeak koordinau eta Indiana University Northwestek babestu dau.
Pako Aristi maisu lanetan Bermeon
2007-01-09 01:00Institutuko batxilergoko lehenengo mailakoak izango dira idazle gipuzkoarraren ikasleak datorren zezeilaren 5era arte antolatutako asteroko literatur tailerrean.
‘Laster berandu da’ Exum talde zornotzarraren lehen diskoa plazan
2007-01-09 01:00 MusikeaSei urteko ibilbidearen ostean, azken urtean zuzenekoak albo batean itxi eta lehen diskoa preparetan ibili dira bete-betean. Lehen lana Zornotzako Idaba Musik estudioetan grabau dabe eta Ideiak Bultzatuz zigiluaren eskutik kaleratu.
Scooby Doo marrazki bizidunaren sortzailea hil da
2007-01-09 01:00Iwao Takamoto marrazki bizidunen irudigilea bihotzekoak jota hil da 81 urtegaz. Warner Bros produkzino etxeko bozeroaleak emon dau barria.
‘Pakea’ itsasoan barriro, erabat konponduta
2007-01-09 01:00 Euskaldunak munduan‘Pakea’ belaontzia barriro itsasoratu dau Unai Basurkok, Australiako Fremantleko portuan hiru egunez lehorreko konponketak egin eta gero.
Leioako Udala VII. Pop-Rock Lehiaketea
2007-01-09 01:00 MusikeaLeioako V. Pop-Rock Lehiaketan parte hartu nahi daben taldeek, 2007ko zezeilaren 23a baino lehen, gitxienez 5 abesti izango dituan CDa bialdu beharko dabe.
Lemming
2007-01-09 01:00 Zinema kritikakLemming bildur eta mamuen ganeko filma da, errealidade eta fantasiaren arteko eremu labankorrera zanga egiten dauena. Kontakizunaren hasikerako zatia irrazionaltasunaren gaia jorratzeko beren beregi atondu dabe, baina, lehenengo tarte hori gainditua, desengainua azalduko da, kontetan gura dauen guztia sinisgatxa dalako.
Ione Fernandez zinemagile donostiarrak irabazi dau Actual 2007 jaialdiko film labur onenaren saria
2007-01-08 01:00 BarriakIone Fernandez zinemagile donostiarrak lortu dau Errioxako Actual 2007 jaialdiak film labur onenari emoten deutson ‘Guindilla’ saria, ‘Juego’ izenburuko lanari esker. Fernandez-ek jaialdiko publikoak emondako 1.718 boto jaso ditu.
Tradizinozko ogibideak aztergai Elgoibarren
2007-01-08 01:00Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak jardunaldi berezia antolatu dau urtarrilaren 17rako goizeko hamarretatik ordubietara arte sasoi bateko ogibideak ezagutarazoteko.
Expodistritok argazki, eskultura eta margolan erakusketak eroango ditu Bilboko barrutietako udaltegietara
2007-01-08 01:00 Kulturea‘Expodistrito’ Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailaren ekimena da, eta bere asmoa adierazpen artistikoak deszentralizau eta artista barriak ezagutarazotea da.
Alfonso Aranaren bakarkako lehenengo diskoa: 'Wasted Lovesongs'
2007-01-08 01:00 MusikeaAlfonso Arana musikari bizkaitarrak Sweet Oblivion talde barria jarri dau martxan eta, horren barruan, Noizpop diskoetxearen eskutik lehenengo diskoa kaleratu dau: ‘Wasted Lovesongs’.
Tuteratik Ciudad del Esterako alkartasun bide barria
2007-01-08 01:00 Euskaldunak munduanParaguai herri pobrea dogu eta Ciudad del Este be beste horrenbeste. Bertan egiten dau behar Luis Asarta Navascues josulagunak. Nafarroatik joan zan Ciudad del Estera, orain dala 12 urte. Eta bertako San Fermin ikastetxeko umeakaz behar egiten dau.
Bilboko zinea mundura zabaltzen
2007-01-05 01:00 Barriak BiFiC alkartearen ordezkaritzea New Yorken egon daBilbao Film Commission ikus-entzunezkoen sustapenerako udal bulegoa New York urian izan da oraintsu. Bertan, zinema arloan lan egiten daben profesionalez inguratuta egon dira alkarteko ordezkariak, Bizkaiko uriburua filmazino leku legez sustatzeko helburuagaz.
Jon Erdoiza da Txileko Ordezkaritzako delegadu barria
2007-01-05 01:00 Euskaldunak munduanEuskal Autonomia Erkidegoak Txilen daukan ordezkaritzako buru izentau dabe Jon Erdoiza. 2003an sortu eben Txileko ordezkaritzea. Bertan behar egin dau orain arte Koldo Atxutegik, eta orain Eusal Herrrira etorri da Ameriketako Bulegoen arduraduna izateko.
Zarzuelea Barakaldon
2007-01-05 01:00 MusikeaUrtarrilaren 14an hasiko da Zarzuela Topaketen hamabosgarren edizinoa Barakaldo Antzokian Federico Moreno Torrobaren ‘Luisa Fernanda’ ikuskizunagaz. Emonaldiak martiaren 4an amaituko dira.
Atención que la información de QUIEN NOS DISPARÓ es errónea, seguramente fruto de un descuidado corta/pega. Error en los...
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...