Lizza Minelli edota Lucia Lacarra lako artista handiak izango dira Donostiako Jazzaldian

Bizkaie! 2008-04-02 18:08   Musikea

Jazzaldiaren 43. edizinoaren programa zabala aurkeztu dabe eta garagarrilaren 22an hasi eta 27rarte etenik bako kultur jardunaldia izango da Gipuzkoako uriburuko zortzi aretotan.

Gaur aurkeztu dabe Donostiako Jazzaldiaren 43. edizinoa. Aurkezpenean, besteak beste, Liza Minelli, Lucia Lacarra, Keith Jarrett, Paolo Conte eta Diane Kroll bezalako artisten presentzia iragarri dabe; ganera, oraindino konfirmau barik egon arren, Lou Reed musikari ospetsua be egongo ei da Gipuzkoako uriburuan.

Programa zabala aurkeztu dabe eta garagarrilaren 22an hasi eta 27rarte etenik bako kultur jardunaldia izango da. Gau horreetan jazza izango da nagusi Donostiako areto desbardinetan, tartean: Zientzia Museoan, Tabakaleran eta Aquariumean. Danetara, zortzi areto izango dira eta antolatzaileek barriro be Trinitate Plaza berreskuratzea espero dabe.

Lucia Lacarra jantzariak garagarrilaren 26an eskainiko dau emonaldia ballet japoniarraren laguntzinoagaz.

Sarrerak apirilaren 14tik aurrera izango dira eskuragai telekutxan, www.kutxa.netwebgunean, Servikutxan eta Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu