Umeentzako Liburu Eguna Getxoko liburutegien ekinbidez

Bizkaie! 2008-04-01 15:58   kulturbiz

Orain dala urte batzuk Getxoko udal liburutegiek data hori ospatzen hasi ziran etorkizuneko irakurleen artean liburuak bultzatzeko asmoz.

Ume eta Gazteentzako Liburu Eguna ospatuko da bihar, hilak 2, Getxon. Horren bidez Hans Christian Andersen idazle ospetsuaren jaiotzearen urteurrena ospatzen da. Orain dala urte batzuk Getxoko udal liburutegiek data hori ospatzen hasi ziran etorkizuneko irakurleen artean liburuak bultzatzeko asmoz. Hori dala eta, aurten umeentzako jaia antolatu dabe Algortako Tellagorri plazan. Bertan, 18:00etatik aurrera zenbait jarduera egongo dira.

Jaian txokolatada bat egingo da txikitxuenentzat eta, horrezaz ganera, kontu-kontaketa saio dibertigarri bat be izango da, euskeraz eta gazteleraz, ‘El increíble niño comelibros’ izenburupean. Te espero en la luna taldeko kontalariek Oliver Jeffersen liburuko istorioaren moldaketea eskainiko dabe.

Era berean, posta-txartelak emongo jakez gaztetxuei eta horreetan testuak edota marrazkiak egin ahal izango ditue, jenteari irakurtera animatze aldera. Txartel horreek puztutako globoei lotu eta askatu egingo dira honako asmo honegaz: jasotzaileak irakurtera animetea.

Azkenik, gonbidatu berezia izango da aurtengo ospakizunean: Unai Elorriaga idazlea. Egile getxotarrak Ume eta Gazte Liburuaren Eguneko Mezua irakurriko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu