Webguneak diseinetan ikasteko ikastaroa eskainiko dabe Bilbon, Otxarkoaga barrutian
2008-03-31 17:14Ikastaroak 15 orduko iraupena izango dau eta aukera askeko unibersidade-kredituak emongo ditu. Ekimena apirilaren 5etik 26ra bitartean egingo da eta 18 eta 30 urte bitarteko Bilboko gazteei zuzenduta dago.
Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak web-orriak diseinetan ikasteko dobako ikastaroa antolatu dau gazteentzat. Ikastaroak 15 orduko iraupena izango dau eta aukera askeko unibersidade-kredituak emongo ditu. 18 eta 30 urte bitarteko Bilboko gazteei zuzenduta dago.
Lau zapatutan emongo da ikastaroa, apirilaren 5etik 26ra bitartean, Otxarkoagako Barrutiko Udaltegiko Gaztegunean. Begoñako eta Otxarkoagako barrutietako Gazteguneek antolatutako jardueren artean sartzen da ikastaro hau.
Bilboko Udaleko iturriek prentsa jakinarazo dabenez, Otxarkoagako udaltegian zein Begoñakoan emon daiteke ikastaroan parte hartzeko izena. Ordutegia 17:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!