Derioko udako euskal ikastaroaren hazkundea
2008-04-02 15:11 Euskerea berbagaiLabayru Ikastegiak antolatutako Derioko Udako Euskal Ikastaroak aukera parebakoa eskaintzen dabe euskerearen barruan alor eta maila barriak menperatzeko. Danetara, ikastaroak bost maila eskaintzen ditu. Horreetariko bakotxean gramatika eta literatura arloetako hiru ikasgai lantzen dira.
Labayru Ikastegiak antolatutako Derioko Udako Euskal Ikastaroak aukera parebakoa eskaintzen dabe euskerearen barruan alor eta maila barriak menperatzeko. Danetara, ikastaroak bost maila eskaintzen ditu. Horreetariko bakotxean gramatika eta literatura arloetako hiru ikasgai lantzen dira.
Ikastegiaren esanetan, 'ikastaroak garapen handia izan dau azken urteotan, arrazoi bigaitik: batetik irakasleen ezaugarriakaitik, gogotsuak diralako, hizkuntzearen eta literaturearen didaktika eta ikerketan be jardundakoak; bestetik, ikasleei emon jaken bultzadeagaitik, izan be, ikasleak zenbat eta gehiago motibau eta animau, orduan eta gaitasun handiagoa izango dabe goiko mailetara ailegetako'.
Ikastaroa maila bakar bategaz hasi zan 1970ean. Irakatsitako gaiak zabaldu eta ugaritu beharrak, hurrengo urtean bigarren maila eratzea ekarri eban. Uda bi geroago, 1973an, hirugarren mailea imini zan. Laugarren mailea 1974an eratu zan, hau be saioen bitartez.
1977 urtean irakasle taldeak ikasleak eta ikasgaiak aztertu ostean, ondorio hau atara eban: ikastaroan lau mailatan eskaintzen zana trinkoegia zanez, irakasbidea astiroago garatzea derrigorrezkoa zala. Horrezaz ganera, ikasleak eurak be aldatu zirala igarri zan: belaunaldi barriak gero eta gazteago heltzen ziran eta ikaskuntza-prozesuan trebeagoak baziran be, euskera mugatua eukien, erderearen kutsu handiagoaz. Hori zala eta, bigarren mailako edukinak erdibitu egin ziran eta bigarren eta hirugarren mailetako edukinak aldatu. Horretara, 1977ko berregituraketeagaz, maila bat gehiago imini zan, bosgarrena. Prozesu osoa 1979an amaitu zan.
Ikasketak
'Gaien eta mailen antolakuntzan izan dogun bidearen ondorioz eta irakasleek euren gaiak gero eta gehiago landu ahala, egun daukan itxurea hartu dau Derioko Udako Euskal Ikastaroak',dinoe Ikastegiko iturriek.
1990 urtetik hona, batez be goi-mailetan egon diran taldeen eta matrikulen kopurua kontuan izanda, eskaintzak soilduaz joan dira azkeneko mailan. Halanda be, 'gure eskolatze arruntetik kanpoko eskaintzea be asko ugaritu da, batez be osterantzeko ikastaro berezien bitartez'.
Oinarrizko zikloa
Moldaketak eta gero, 1977 urtetik ziklo hau lehenengo hiru mailek osotzen dabe. Ama-hizkuntzea euskerea daukan ikasleari, baina euskeraz alfabetau bakoa dan horri, euskerea arrazoitzen, egiturak ezagutarazoten eta aberasten laguntzen jako, oinarrizko alfabetetako prozesuaren bidez. Azken baten ikasleak zuzen idazteko eta testu idatziak patxadaz ulertzeko gaitasuna lortu behar dau.
Goi-zikloa
Euskerazko hezkuntzan sakontzeko asmoagaz eratu zan ziklo honek laugarren eta bosgarren mailak hartzen ditu. Mailaka-mailaka euskerearen arlo barriak erakusten jakoz ikasleari: egituren ikerketan sakondu eta literatura eredu barriak irakurten bultzatzen jako. Horrezaz ganera, lehengo eta gaurko hizkuntzea, herrikoa zein landua aztertzen dira mamin literarioa alde batera itxi barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!