Jaurlaritzeak rapa nui hizkuntzea suspertzeko akordioa sinatu dau
2007-08-02 02:00 Euskaldunak munduanPatxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Wilson Reyes Txileko Gobernuko Garapen Indigenaren Korporazino Nazionaleko (CONADI) zuzendari nagusiak rapa nui hizkuntzea suspertzeko eta hizkuntz politikearen arloko euskal esperientzia Pascua Ugartean apliketea aztertzeko akordioa sinatu dabe.
Guggenheimek programa berezia aurkeztu dau Aste Nagusirako
2007-08-02 02:00Musika, jantzea eta gazteentzako tailerrak batzen dituan jai-programea Angel Corellaren jantza-errepertorioak zabalduko dau abuztuaren 17an. Ostean, jazza, perkusino-tailerrak eta beste hainbat ekimen izango dira.
Euskera Kultur Alkargoak, Topaguneak eta ONCEk diru-laguntzinoa jasoko dabe euskerea sustatzen segiduteko
2007-08-02 02:00 Euskerea berbagaiEuskera Kultur Alkargoak 60.000 euro jasoko ditu Nafarroako Foru Erkidegoan egiten dauen jardunari ekiteko; Topagunearen zeregina 'Mintza praktika' programea indartzea izango da eta horretarako 72.776 euro izango ditu; azkenik, Espainiako Itsuen Alkarte Nazionalak (ONCE) 70.000 euro jasoko ditu liburuak irakurketa-sistema egokituetara itzultzeko.
Vier minuten
2007-08-01 02:00 Zinema kritikakPelikula hau itzel gustauko jatzu edo guztiz bildurtuko zaitu. Egia esan, hain da iluna, ze, kalera urten ostean be, tarte bat behar da zinema aretoan sortutako ezinegona desagertu daiten.
Urdaibai Euskadiko txapeldun
2007-08-01 02:00Euskadiko arraun txapelketea Donibane Loitzuneko uretan jokatu da eta, lehenengoz, traineru bizkaitar batek eroan dau txapela.
Gurina eta margarinea
2007-08-01 02:00 Jan edanakKomunikabideek zabaltzen dituen publizidade-mezuak dirala eta, jente askok dudea izaten dau gurina ala margarinea aukeratzeko. Antzeko ezaugarri asko ditue gurinak eta margarineak, baina baita desbardinak diren beste asko be. Azken horreek komentauko doguz.
SPRIk eta EHUk ‘Barrikuntza eta Jakintzaren Kudeaketa’ masterra eskainiko dabe
2007-07-27 02:00‘Barrikuntza eta Jakintzaren Kudeaketa’ masterra bere ezaugarriak dituan lehenengoa da EHUk eskaintzen dituanen artean, eta eraginkortasunez buztartuko ditu enpresearen mundua eta unibersidadearen mundua.
Lobo Eléctrico eta Macarrada Kabiarock'07 musika jaialdian
2007-07-27 02:00 MusikeaEkimena Kabia kultur alkarguneak antolatu dau, auzoan rock and rolla zabaltzeko asmoagaz. Igaz egin zan lehenengo edizinoa La leñera eta Maz Mon Kis taldeakaz. Aurten, barriz, Lobo Eléctrico eta Macarrada taldek parte hartuko dabe Bilboko San Inazion.
Phnom Penheko kaleetan
2007-07-27 02:00 BidaideKalea ez da leku ederra biziteko. Baina kasu guztietan legez, lehen mailakoak, bigarrenekoak eta hirugarren mailako kaleak dagoz. Kanbodiako uriburuko kaleak, barriz, 3. mailakoak baino eskasagoak diran arren, ganezka dagoz, 75.000 lagunetik gora bizi dira kalean eta horreetatik 20.000 inguru 12 urtetik beherakoak dira.
Maite Lasa: ‘Lehen amesa zana gaur egun lortu daitekela ikusten dabe kirolari, alkarte eta herritarrek’
2007-07-27 02:00 BarriketanESAITeko kidea, Mendi Martxaren antolatzaileetakoa
Hartzidura alkoholikoa zaintzeko tresna barria
2007-07-26 02:00 Jan edanakMontpelliereko Unibersidadean sortu daben hartzidura alkoholikorako simuladorearen bidez hartzidurearen zinetika deskribidu daiteke zehaztasun handiz eta hartzidurearen iraupena be aurreikusi daiteke % 90 inguruko zehaztasunagaz.
Ur azpiko Wi-Fi sistemea
2007-07-26 02:00Urpekarien arteko komunikazinoa ahalbidetzeko asmoz, gaurko teknologia aprobetxauta Britainia Handiko hiru enpresa batu dira erronkeari aurre egiteko: bi urte barru edo, ur azpian irrati komunikazino sistema bat garatzea da asmoa, lehorrean Wi-Fi sistemea erabilten dan antzera.
Uek, Txuma, Petti eta Joserra Senperenaren diskoak atarako ditu laster Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak
2007-07-26 02:00 MusikeaBluesa (Harp Attack, Special 20, Gaby Jogeix) eta rocka (Roy Loney & Señor No, Sexty Sexers) izan badira nagusi aurten Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen produkzinoetan, udan bi bakarlari esanguratsu eta bi hirukote berezi dira aitagarri, izan be, euren disko barriak preparetan dabilz.
XIX. mendeko 100 gatzagari buruzko azterketa sakona kalean
2007-07-26 02:00Lan sakon horrek garai batean ‘urre zuria’ deituriko produktua produziduteko penintsulan erabilitako sistemei buruzko ikuspegi orokorra eskaintzen dau, eta XIX. mendearen erdialdean (koroak gatzaren monopolioa ezeztatu eta jabegoak egiazko jabeei itzuli aurretik) martxan egozan ehun gatzaga baino gehiago zehetasun osoz deskribiduten ditu.
EHUk argitaratzen dau Espainiako zientzia-aldizkari aitatuena
2007-07-25 02:00Philadelphiako (AEB) Institute for Scientific Information (ISI) erakundeak egindako neurketa baten arabera, Euskal Herriko Unibersidadeak argitaratzen dauen ‘The International Journal of Developmental Biology’ aldizkaria, garapenaren biologia alorrekoa, Espainian argitaratzen diranetatik gehien aitatzen dana da, ezagutza zientifiko, tekniko nahiz medikoaren alorreko beste guztiak kontuan hartuta.
Hegaluze Astea Lekeition garagarrilaren 25etik 29ra
2007-07-25 02:00Lea-Artibaiko Amankomunazgoak antolatuta, Hegaluze Astearen laugarren edizinoan, bost produktore izango dira datorren zapatuko (garagarrilak 28) azokan eta 700 kilo hegaluze banatuko dira erreta zein pintxotan.
Fermin Muguruza Japonian zuzenean
2007-07-25 02:00 MusikeaJaponiako kontzertuen ostean, Amsterdamen, Alemanian, Belgikan eta Irlandan joko dau Muguruzak. Ondoren, Gasteizko jaietan izango da abuztuaren 9an. Gipuzkoako uriburuan be entzun ahal izango dogu irundarraren musikea, abuztuaren 16an izango da hori, Donostiako jaien barruan.
Bilboko Udalak 12.300 euro banatuko ditu Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketako sarietan
2007-07-25 02:00 kulturbizBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketarako jatorrizko lanak hartzeko epea zabaldu dau. Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitarabako eta gehienez 15 orriko luzerako ipuinakaz parte hartzeko aukerea izango dabe. Epea 2007ko urriaren 31an amaituko da.
El Juevesek zuzenketea egin eta ale berezia atarako dau epai-bahiketaz
2007-07-24 02:00Ale berezia abuztuaren 1ean argitaratuko dabe El Jueveseko editorea dan Jose Luis Martinek jakinarazo dauenez. Gainera, webgunea barriro zabaldu dabe ‘Zuzenketea egin dogu’ izenburupean, polemikea eragin dauen portadearen alternatibea erakutsiz. Azal barrian, Asturiaseko Printzea erle mozorroagaz agiri da Letizia and.aren arpegia dauen lore baten gainean hegaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...