Euskadiko 14.000 ikasle baino gehiagok emon dabe izena ONCEren XXIV. Eskola Lehiaketan
2008-03-26 17:19Estadu mailako ikastetxetako 8 eta 18 urte bitarteko ikasleek parte hartu leikie, irakasle batek zuzendutako hiru eta bost kidez osotutako taldeetan. Deialdi honetan, danetara, 472.103 gaztek emon dabe izena, Espainia osoko 3.667 ikastetxetakoak, eta 19.810 irakasleeen zuzendaritzapean.

Euskal Autonomia Erkidegoko 14.000 ikasle baino gehiagok emon dabe izena ‘Ilusioak eta proiektuak’ goiburuagaz egingo dan ONCEren XXIV. Eskola Lehiaketan parte hartu ahal izateko. Danetara, 107 ikastetxetako umeak eta 872 irakasle dira.
Aurten ONCEk 70 urte bete ditu eta bere Fundazinoak 20. Hori dala eta lehiaketearen helburua umeen ikuskegia jaso eta zabaltzea da. Hau guztia aurrera atarateko Orange Fundazinoaren laguntzinoa jaso dau ONCEk, parte hartzeko arazoak dituen taldeakazko komunikazinoa hobetu asmoz gehienik.
Aurreko edizinoetan legez, Estadu mailako ikastetxetako 8 eta 18 urte bitarteko ikasleek parte hartu leikie, irakasle batek zuzendutako hiru eta bost kidez osotutako taldeetan. Deialdi honetan, danetara, 472.103 gaztek emon dabe izena, Espainia osoko 3.667 ikastetxetakoak, eta 19.810 irakasleeen zuzendaritzapean.
Jasoko dituen sariak ikasleen mailearen araberakoak izango dira, honako kategorietan banatuta: A (LH 3 eta 4), B (LH 5. eta 6.), C (BH 1 eta 2), D (BH 3 eta 4), eta E (Batxilergoa eta HP). Gainera, ezgaitasun psikikodunen Hezkuntza Bereziko Zentruek modalidade berezia izango dabe (F kategoria).
Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko parte-hartzaileek (A, B eta F kategoria) Interneterako postal elektroniko bat egin beharko dabe eta horren bitartez ONCE eta bere Fundazinoaren lan soziala ikusi beharko da ezgaitasuna daben personak haregaz identifiketako eta sentimenduak be konpartiduteko.
Bestalde, nagusienek, BHO, Batxilergo eta HP ko ikasleek (C, D eta E kategoriak), telebistarako iragarki bat egin beharko dabe ONCE eta bere Fundazinoak azken urteetan egin daben lan sozialari buruzkoa. Bertan gizartean eta bestelako herritarren artean ezgaitasuna daben personen integrazinoaren bilakaerea zelan ikusten daben islatu beharko dabe.
Horrezaz gan, gura dabenek, eta lehiaketaz kanpo, C, D eta E kategorietako ikasleei Interneteko lehiaketarako berenberegi martxan jarriko dan micro-site batean txertatzeko iragarki bat grabetea proposatzen jake.
Faseak eta sariak
Hiru fase ditu lehiaketeak. Lehenengoa probintzia mailakoa da. Beraz, probintzia bakotxeko ONCEren egoitzan aurkeztutatko lan guztiek parte hartuko dabe. Kategoria bakotxean lehen mailan sailkatutako lanek (A, B, C, D eta E) gero autonomia mailan parte hartuko dabe.
Erkidego autonomo bakotxean, kategoria bakotxeko lan bat aukeratuko da eta irabazleek Estadu mailako fasean parte hartuko dabe. Probintzia bakarreko erkidegoek eta Ceuta eta Melilla uri autonomoak kategoria honetan hasiko dira lehian.
Azkenik, Estadu mailako fasean kategoria bakotxeko lan bat sarituko da (A, B, C, D eta E). Fase horretan hezkuntza bereziari jagokon laugarren oinarriari jarraituz (F kategoria), Aitamen Berezi bat be egingo da.
Estadu mailako A, B eta F kategorietako irabazleek, lehiketearen sari berezi moduan, ONCEk produziduko ditu ikasleek sortutako mezuak posta elektronikoz erabiliak izateko. Beraz, postal elektroniko horreek legenda eta Interneteko helbide bat izan beharko dabe, jasoten dituenei C, D eta E kategorietako ikasleeek egindako spotak ikusteko konbita eginaz.
Ganerako faseetako irabazleen eta parte-hartzaileen artean sari desbardinak banatuko dira: MP4 erreproduktoreak, DVD erreproduktore-grabagailuak; periferikodun PCak; bideo-kontsolak; teleskopioak; ordulari-iparrorratzak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!