Bilboko Aste Nagusiko pop rock lehiaketan parte hartzeko oinarriak argitaratu ditue
2008-03-31 14:42 MusikeaErakustaldian parte hartzeko maketak aurkezteko epea apirilaren 1ean zabalduko dabe. Maiatzaren 15era arte (biak barne) egongo da izena emateko aukerea, baina beranduago heltzen diran lanak be onartuko dira, aitatutako epearen barruan jarritako zigilu-markea badaukie.
Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak aurtengo Aste Nagusiko Bertako Taldeen XXIII. Pop Rock erakustaldian parte hartzeko maketak aurkezteko epea apirilaren 1ean zabalduko dau. Maiatzaren 15era arte (biak barne) egongo da izena emateko aukerea, baina beranduago heltzen diran lanak be onartuko dira, aitatutako epearen barruan jarritako zigilu-markea badaukie.
Baldintzak
Lehiaketan parte hartu gura daben taldeetako kideak Bizkaian bizi behar dira edo taldekide bat gitxienez lurralde honetan erroldautakoa izan behar da.
Pop eta rock estiloko taldeak (jazza ez) onartuko dira eta taldeen hautaketan garrantzi berezia emongo jake emakumeek osotutako taldeei eta euskeraz egindako lanei.
Gitxienez 4 kanta original batzen dituan maketea aurkeztu behar da, CD batean. CDagaz batera taldearen biografia eta hartu-emonetarako datuak zehaztu beharko ditue (hizkuntzea, estiloa, taldekideen izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa). Maketak honako helbide honetara bialdu behar dira:
Bilboko Udala: Turismo eta Jaietako Saila
Bertako Taldeen Pop Rock Erakustaldia
Zabalgune Plaza 11. 1.pisua 48009 Bilbo
Informazino gehiago: 94 420 31 51 / www.bilbao.net
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!