Euskadiko Ikasleen Orkestreak EAEko hiru uriburuetan eta Bruselan joko dau apirilean

Bizkaie! 2008-03-26 16:52   Musikea

Bilboko Juan Crisostomo Arriaga, Donostiako Francisco Escudero eta Gasteizko Jesus Guridi musika kontserbatorioetako erdi mailako ikasleek (14 eta 18 urte bitartekoek batez be) osotzen dabe Euskadiko Ikasleen Orkestrea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak Euskadiko Ikasleen Orkestreagaz 2008rako antolatu dituan kontzertuen barri emon dau. Kontuak kontu, Gasteiz, Bilbo eta Donostian joteaz gan, Bruselan be izango da orkestra gaztea.

Bilboko Juan Crisostomo Arriaga, Donostiako Francisco Escudero eta Gasteizko Jesus Guridi musika kontserbatorioetako erdi mailako ikasleek (14 eta 18 urte bitartekoek batez be) osotzen dabe Euskadiko Ikasleen Orkestrea.

Eskainiko daben errepertorioari jagokonez, Aita Donostiaren, Mozarten, Griegen, Guridiren eta Ginasteraren obrak joko ditue lau kontzertuetan. Alfonso Gomez pianistea izango da bakarlaria eta Diego Martinek zuzenduko ditu kontzertuak.
Lehenengoa martiaren 29an izango da, Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan, 20:00etan; apirilaren 5ean, Bilboko Euskalduna jauregian izango da, 20:00etan; azkenik, apirilaren 12an, Donostian izango da hitzodrua, Kursaal zentroan, 20:00etan. Era berean, hiru euskal uriburu horreetako kontzertuez gan, Bruselako Saint Michel antzokian joko dau Euskadiko Ikasleen Orkestreak apirilaren 18an, 20:00etatik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu