Bilbao 2012 Agenda Digitalak webgunea jarri dau martxan
2008-03-26 16:50www.bilbao.net/agendadigital helbidean, menu txiki baten bidez, programa horretako zerbitzuak eta informazinoa ikusteko aukerea dago. Webgunera www.bilbao.net atariko banner baten bidez sar daiteke.

www.bilbao.net/agendadigital helbidean, Bilbao 2012 Agenda Digitalak webgunea jarri dau martxan. Menu txiki baten bidez, programa horretako zerbitzuak eta informazinoa ikusteko aukerea dago. Webgunera www.bilbao.net atariko banner baten bidez sar daiteke.
Lehenengo atal batean Bilbao 2012 Agenda Digitalaren helburu nagusiak ikus daitekez. Testu osoa irakurteko eta agendearen aurkezpen labur bat ikusteko aukerak be badagoz.
Bigarren atalean esteka batzuk dagoz, Tokiko Agenda Digitalen programea martxan jarteko ardurea daben erakundeen webguneak ikusteko. Hortik, Informazinoaren eta Teknologia Barrien Gizartea sustatzeko nazinoarte-mailako plan nagusietara be ailegau daiteke. Gai horren ganeko txosten eta azterlan interesgarri batzuk dagoz osagarri modura.
Beste alde batetik, Bilbao 2012 Agenda Digitalaren nazinoarteko oihartzunaren ganeko informazioa dago. Atal horretan, besteak beste, Bilboko alkatearen mezua dago, Uri eta Leku Gobernu Batuetako Informazinoaren Gizartearen Batzordeko buru dan heinean. Batzorde hori leku-agintarien lankidetzarako tresna garrantzitsua da.
Ganera, herritarrek, erakundeek eta agintariek, interesa izan ezkero, informazino gehigarria jasoteko eta kontsultak egiteko aukerea dabe. Webgunean argitaratutako barriez gan, erregistro-sistema bat dago, hiru hilerik behin 'newsletter' bat bialtzeko. 'Newsletter' horretan, Informazinoaren Gizarteagaz eta Teknologia Barrikaz loturea daben hainbat barri bialduko ditue.
Bilbao 2012 Agenda Digitala Bilbon Informazioaren Gizartea sei urteko epean (2007-2012) garatzeko proiektua da. Danetara 40 proiektu batzen ditu eta horreen lidergoan Bilboko Udalaren sail, zerbitzu eta soziedadeak dagoz. Herritarrei teknologia barrien erabilerea bermatzea da helburu nagusia.
Programearen ezaugarri nagusienetako bat uriko beste administrazinoei, eragile ekonomikoei eta gizarte osoari zabalik egotea da. Izan be, eragile guztien proposamenak kontuan izango dira agendea hobetzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!