Anthony Minghella eta Richard Widmark joan dira

Bizkaie! 2008-03-27 18:12   Barriak

Anthony Minghella zine zuzendari britainiar gaztea eta Richard Widmark aktore beteranoa egunotan hil dira.

Richard Widmark pasa dan astelehenean, hilak 24, hil zan Roxburyko (Connecticut, AEB) bere etxean 93 urte zituala. Susan Blanchard bere emazteak azaldu dauenez, gaixotasun luze baten ostean hil da aktorea; ganera, orain hilebete orno bat apurtu eban eta hori dala eta bere osasunak txarrera egin eban.

1947an egin eban debuta zineman Widmarkek ‘El beso de la muerte’ filman. Urrezko Globo bat irabazi eban bertan egindako lanagaitik eta Oscarretarako bere ibilbide osoko izendapen bakarra be pelikula horrengaitik lortu eban. Edozelan be, 50. eta 60. hamarkadetan 70 pelikulatik gora egin zituan, besteak beste, John Wayneren ‘El Alamo’, Stanley Kramerren ‘Vencedores o vencidos’,Asesinato en el Orient Express’ etaEl color de la ambición’.


Anthony Minghella zine zuzendaria hil da

Anthony Minghella zine zuzendari britainiarra orain egun batzuk hil zan 54 urte zituala, garunean odoljarioa izan ostean.

Minghellaren film ezagunena, akaso, ‘The English Patient’ (1996) da; bederatzi Oscar jaso zituan, horreetako bat zuzendari onenari. Errodautako azken filma, barriz, ‘The Nº 1 Ladies detective Agency’ oraindino estrainau barik dago.

Zinema munduan 1990ean sartu zan, ‘Truly, Madly, Deeply’ filma zuzenduz eta hortik aurrera entzute handiko filmak zuzendu zituan, besteak beste, ‘Cold Mountain’ eta ‘The Talented Mr. Ripley’. Horrezaz gan, New York Metropolitan Operaren enkarguz opera bat be zuzendu eban, Pucciniren ‘Madame Butterfly’, hain zuzen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu