Abby Mann hil da, 'Judgement at Nuremberg' idatzi eban gidoilaria

Bizkaie! 2008-03-28 12:21   Barriak

Pasa dan martitzenean hil da, ‘Judgement at Nuremberg’ filmeko protagonistetako bat, Richard Widmark, hil eta hurrengo egunean. 1961ean egindako pelikula honek bi Oscar irabazi zituan (danetara, 11 izendapen izan zituan): Egokitutako Gidoirik onenarena, Mannentzat, eta Aktore Onenarena, Maximilian Schellentzat.

Abby Mann, Judgement at Nuremberg (Vencedores o vencidos) pelikula sarituaren gidoilaria 80 urtegaz hil da Los Angelesen bihotzekoak jota.

Pasa dan martitzenean hil da, ‘Judgement at Nuremberg’ filmeko protagonistetako bat, Richard Widmark, hil eta hurrengo egunean. 1961ean egindako pelikula honek bi Oscar irabazi zituan (danetara, 11 izendapen izan zituan): Egokitutako Gidoirik onenarena, Mannentzat, eta Aktore Onenarena, Maximilian Schellentzat.

‘Judgement at Nuremberg’pelikulaz gan, lan ugari egin zituan Abby Mannek 50 urtetik gorako ibilbidean. ‘The Marcus-Nelson Murders’ (1973) eta ‘Murderers Among Us: The Simon Wiesenthal Story’ (1989) telebista saioetako gidoiak idatzi zituan. ‘The Marcus-Nelson Murders’ lanean Koyak detektibea aurkeztu eban Mannek. Telly Savalas aktoreak antzeztu eban pertsonaia oso ezaguna egin zan eta filma telesail bihurtu eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu