Ana Toledo proposatu dabe Juan San Martinen jarlekua hartzeko

Bizkaie! 2005-10-14 00:00   Kulturea
Argitaratutako lan nagusiak: (Txillardegigaz, Jose Luis Alvarez Enparanzagaz, ed.:) UZEI: Hizkuntzalaritza-Hiztegia, 2 liburuki, Elkar, Donostia, 1982. Domingo Agirre: euskal eleberriaren sorrera, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 1989. (Ed.:) Etxegarai eta beste: Leiendak (1879-1891), Euskal Klasikoak Saila, 40, Etor, Donostia, 1990. (Ed.:) Txomin Agirre: Auñemendiko Lorea , Euskal Klasikoak Saila, 65, Ostoak argitaletxea, Donostia, 1998. (Elixabete Perez eta Esther Zulaikagaz, ed.:) Juan Mari Lekuona: Ikaskuntzak Euskal Literaturaz (1974 -1996), Unibertsitate Saila, Euskal Filologia, 7 z., Deustuko Unibersidadea, Donostia,1998. (Ed.:) Jesús María Lasagabaster ...

Obaba

Bizkaie! 2005-10-14 00:00   Zinemea
Obabako personaiak benetakoaren eta irudizkoaren arteko munduan dagoz, guztiz egiazkoa dan baina amesetakoa dala emoten dauen mugan, hatan be; guztiok dakigu zein dan fikzino leku honen iturburua, baina autortu beharra dago gitxik eukiko leukiela Atxagaren 'Obabakoak' liburuan film baterako oinarri eta abiapuntua topetako ausardia. Armendarizek adorea dauka eta liburuak erakusten dauen unibersoa irudietan iminteko ataza gatx honi oratu deutso; emoitzea, bada, ona baino hobea izan da. Obaba aurkezteko beharrari abilezia handiz ekin deutso, egunerokotasunari misterio kutsu ederra emonez eta holan ...

Aupa Etxebeste!

Bizkaie! 2005-10-14 00:00   Zinemea
Euskeraz grabauriko aurreko lana orain dala hamahiru urte egin zan. Halanda ze, euskal zinemearen gaur egungo egoerea ikusita, benetan eskertzekoa da oso-osoan euskera bizi, herrikoi eta onean egindako film hau batez besteko mailearen ganetik egotea. Unekada zorragarri batzuetan izan ezik, ez da barre zantzoka hasteko pelikulea, baina bai ezpainetan ezin ezabatu daiteken irribarrea marrazteko modukoa. Horretarako, Euskal Herri honetako personen erretratu nahiko garratz eta esperpentikoa egin eta bete-betean asmau dabe. Beharbada, horrexegaitik eretxi deutsagu hain hurreko lana, hain txukuna, hain ...

Foie-grasa muztio-gelatineagaz, mango-kremeagaz eta ogi txigortuagaz

Bizkaie! 2005-10-14 00:00   Jan edanak
Osogaiak Foie-grasa egiteko - 500 gr. ahate-gibel. - Ahate-grasea. - Piper-hauts zuria. - Gatza. - Brandy. Muztio-gelatinea preparetako - 320 gr. muztio. - 3 gelatina-lamina. Mango-purea egiteko - 700 gr. mango-mamin natural. - 160 gr. azukera. - 100 gr. ur. Guarnizinoa egiteko - Sesamo txigortua. - Rukulea. - Mal-don gatza. - Moldeko ogia. Zelan egin Foie-grasa: ahate-gibela izotz artean jarri, gitxienez pare bat ordutan, odola ondo kentzeko. Ostean, uretatik atara eta brandyagaz bustitako trapu baten barruan jarri, gatza eta piper-hauts zuria (txikituta) ganeratuta. Hozkailuan itxiko dogu gitxienez lau bat ordutan. Lau ordu horreek pasau ...

Itxaroten ikasi beharra

Bizkaie! 2005-10-14 00:00   txutxu-mutxuan
Larritasuna, frustrazinoa eta izakera heldubakoak Psikologo askoren esanetan, ume eta gazteen artean atzemon eta eten barik gora doan frustrazinoak zuzeneko zerikusia dauka ezinegonaren, arrakasta errezaren eta berehalako emoitzen kultura barri honegaz. Gaur egun, nahiko arrunta izaten da arretearen defizitaren trastornoa; espezialistek dinoe gaixotasun honetan aurreikuspenerako ohiturarik ezak, etorkizunari begiratzeko ahalmen falteak eta bakar-bakarrik orainaldian biziteko nozinoak eragin handia daukiela. Ezinegonaren teoria psikiatriko batek arazo hau lotzen dau umetako pentsamentu magikoagaz; horren arabera, gauza bat irudikatzeak benetako bihurtzen dau: hori gura ...

Bizkaie!-ko irakurleoi:

Bizkaie! 2005-10-14 00:00   Barriketan

Javier Muguruzaren 'Abenduak 29'

Bizkaie! 2005-10-14 00:00   Musikea
Bizkaie!

Berri Txarrak taldea barriro zuzenean etxetik hur eta urrun

Bizkaie! 2005-10-14 00:00   Musikea
'Jaio.Musika.Hil' diskoan, danetara 12 kantu topauko dozuez: 1) Zertarako amestu; 2) Berba eta irudia; 3) Oreka; 4) Iparra galdu: Hegora joan; 5) Jaio.Musika.Hil; 6) Onak eta txarrak; 7) Iraultza Txikien Asanblada; 8) Bueltatzen; 9) Kezkak; 10) Isiltzen banaiz; 11) Breyten; 12) Gelaneuria. Bizkaie!

Hegaluzea kipula gozoagaz

Bizkaie! 2005-10-07 00:00   Jan edanak
Hegaluzea kipula gozoagaz Osogaiak (4 lagunentzat) - 4 hegaluze tajada. - Uruna. - 2 dl. oliba-orio. - 100 gr. gurin - Kipula 2 - 50 gr. azukera. - Gatza. Zelan egin Lehenengo eta behin, kipula gozoa lantzen hasiko gara, denpora gehien kenduko deuskun kontua izango da eta. Holan ba, behin kipulea zuritu ostean, juliana eran ebagiko dogu (erdi bi egin eta luzetara). Ostean, kazola txiki batean oliba-orioa jarriko dogu eta hau berotzen danean, kipula ebagia ganetaruko deutsagu, gatza bota eta sueztitu ostean, gurina eta azukerea ganeratuko deutsaguz ...

Ardaogintzearen berezitasunak Indian

Bizkaie! 2005-10-07 00:00   Jan edanak
Merkadu itxaropentsua: Indian 5-6 miloe litro ardao kontsumiduten dira urtero, urterik urtera % 20-25eko gorakadeagaz. Kontsumorako, % 15-20 kanpoan erosten dabe, batez be Frantzian. Ondorioz, mundu zabaleko produktore askoren itxaropena izan daiteke India, bertako 200 miloe biztanlek Europar Batasunekoon gaitasun ekonomikoaren parekoa daukiela aurreikusten dala kontuan hartuta. Biztanle bakotxaren kontsumoaren batezbestekoa oraindino bajua bada be, biztanleko urtero 10 mililitro edan ezkero eta jentetzea kontuan hartuta, (1.080.388 biztanle), merkadu potentziala izugarria da. Kanpoko merkadua: Indiak ardao asko erosten dau kanpoan. Kanpotarrek ...

Elikadurea eta kirola

Bizkaie! 2005-10-07 00:00   Jan edanak
Kirol-egun bateko otorduak holan banatzen dira * Armozua eta meriendea: - Esnekiak: esnea, jogurra, gatzatu edo mamia, gaztaia... - Zerealak: ogia, ogi xigortua, gailetak, laboreak, ‘mueslia’... - Fruta freskoak, zumoak. - Hestekiak, kontserbak (atuna...), gaztaia… -Gantzak: gurina edo margarinea. -Osogarriak: marmeladea, konfiturea, eztia, azukerea... *Hamarretakoa (armozuaren edota meriendearen araberakoa) - Esnekiren bat, zerealak eta frutea edo zumoa. *Bazkaria eta afaria: - Barazkiak edo, entsaladeagaz, patatea, lekaleak, pastea edo arroza. Okelea, arrain edo arrautzak landareren bategaz batera. - Bazkaria preparetako: landare-orioa. - Fruta freskoa edo esnekiren bat. Kontuan hartu: - Kirola ...

Bilboko Kontsuladua

Bizkaie! 2005-10-07 00:00   Antxinakoak Geurera
XVI. mendea izan zan onena Bilboko Kontsuladuarentzat. Urte horreetan itxasontziz egindako merkatal tratuak ugaldu egin ziran eta honek etekin handiak ekarri ebazan Bilbo eta Bilbotarrentzako zein Bizkaia guztirako. Espainiako Erregeek egindako gerrateak be ezin izan ebezan tratu eta onura guzti horreek oztopatu. XVII. mendean, Kontsuladuaren lanak beherakadatxua izan eban baina XVIII. mendeak haize hobeak ekarri ebazan. Erakundeak berak be, Bilbon San Anton eleizaren alboan eukan lursail batean berreregi eban egoitzea. Eraikinean, ganera, Bilboko udaletxeak be jarri eban egoitza barria. Beraz ...

Taiwaneko gatazkea (I)

Bizkaie! 2005-10-07 00:00   Bidaide
Atzera begiratua Taiwan eta Txinaren arteko gatazkea 1949an hasi zan, Mao-ren komunistek Txinan boterea lortu eta Kuomintang nazionalistek Taiwanetik bertako altxor eta urre-erreserbakaz alde egin ebenean. Txinak ‘Txina Herri Errepublika’ izena hartu eban baina nazinoarte mailan urteak pasau behar izan ziran hori autortzeko. Orduan Formosa ugartea zanak lehenagoko izena hartu eban, Txinako Errepublikea, oraindino gaur egun erabilten dana. 1950ean, Mao-k ugartea erasoteko eukan ideia behera etorri zan, Estadu Batuek Kuomintang-en gobernuari laguntzinoa eskaini eutselako. Handik lau urtera, alkarkidetzako hitzarmena sinatu ...

Wintercase Jaialdia aurten be Bilbon

Bizkaie! 2005-10-07 00:00   Musikea
Zemendiaren 3an, Eskoziako Teenage Fanclub talde handiaren txandea izango da; egunotan plazaratu barri dau lan barria, pop doinuak lantzen klasikoa dan taldeak. Eurekaz batera, beste klasiko batzuk, The Go Betweens, eta euren aurretik The Delays taldea. Zemendiaren 10ean, Manchester uriko Ian Brown kantaria izango da. Ian Brown The Stone Roses talde esanguratsuko burua izan zan. Manchester-en sortu dan talderik esanguratsuenetarikoa izan zan The Stone Roses, psikodelia, rock eta pop estiloak nahasten trebea. Egun berean, Ingalaterran izen handia dan Supergrass taldeak ...

Picassoren barruko harrak

Bizkaie! 2005-10-07 00:00   Kulturea
Tirada osoa bialdu jakon Picassori, baina ale batzuk baino ez zituan sinatu, eta sinatu bako beste xafla guztiak kutxa baten gordeta geratu ziran, margolariaren tailerrean. Seriearen izena (Ausikien kutxa) dala-ta, interpretazino bi egin leitekez, gitxienez: batetik, pentsau geinke Picassok ausikiak edo barruko harrak eukazala, ez eutsalako ekin grabadu guztiak sinatuteko lan aspergarriari. Edo, ostantzean, pentsauko dogu bere inguruko personak zirala ausikidunak, ez ebelako lortu Picassok obra hareek sinatzea. Edozelan be, 1973an Picasso hil zanean, Kutxa ha barriro agertu zan, eta ...