Axun eta Maite, amodioa film bihurtuta
2009-05-05 14:07 Barriak'Axun eta Maite' izenburupean -oraindino behin-behinekoa izan arren-, Jose Mari Goenagak zinemara eroango dauen Jon Garañoren jatorrizko testuan oinarritutako filma aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinetea da hasierako amesa baina, lortu ezean, 2010eko udabarrian atarako dabe. Grabazino-lanei datorren astean ekingo deutse, Zizurkilgo baserri batean; gero, Donostian eta Gipuzkoako hainbat herritan egingo ditue girotze-lanak.
Axun eta Maite oso giro desbardinetan bizi diran 70 urtetik gorako emakumeak dira. Axun baserri batean bizi da baina hurreko persona bat gaixotu eta Donostiako ospitale batean emon behar ditu egunak ha zaintzen. Ospitale horretan ezagutuko dau anaia zaintzen dagoan Maite. Adiskidetasunetik amodiora pasauko dira, Maite lesbiana baita eta Axun sentsazino barriak ezagutzen hasiko da.
Argumentu horretan oinarritzen da Jose Mari Goenagak zinemara eroango dauen Jon Garañoren jatorrizko testua. 'Axun eta Maite' izenburupean -oraindino behin-behinekoa izan arren-, filma aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinetea da hasierako amesa baina, lortu ezean, 2010eko udabarrian atarako dabe. Grabazino-lanei datorren astean ekingo deutse, Zizurkilgo baserri batean; gero, Donostian eta Gipuzkoako hainbat herritan egingo ditue girotze-lanak. Filmaren ardatz nagusietako bat Axun eta Maite pertsonaien rolak jokatuko dituen aktoreen interpretazinoa izango da: Itziar Aizpuru izango da Axun, eta Mariasun Pagoaga Maite.
Goenagak, 'Tercero B' eta 'Sintonia' film laburren ondoren, 'Lucio' zuzendu dau, azken hori Aitor Arregigaz batera. Garaño, barriz, 'Dragon House' eta 'Sahara Marathon' dokumentalen egilea da. Musikea Pascal Gaigneren eskutik etorriko da. Lanak miloe bat euro inguruko aurrekontua izango dau eta Eusko Jaurlaritzearen, ETBren eta Espainiako ICAAren laguntzinoa izango dau, baita Moriarti eta Irusoin produktorena be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!