'El sur de la memoria', Jon Arretxeren 'Oroituz' jatorrizkoaren itzulpena plazan

Bizkaie! 2009-05-06 12:39   Kulturea

'El sur de la memoria' bidaia liburua da izatez baina zeozer gehiago be bada. Liburu honetan Jon Arretxek amodioa eta misterioa tartekatzen ditu, ekialdea eta mendebaldea, irakurlea bere sarean atrapau arte.

Jon Arretxe munduko leku urrunetara egiten dituan bidaiengaitik eta bueltan idazten dituan liburu ederrengaitik egin da ezagun. 'El sur de la memoria' itzulpena, Arretxek 1998an argitaratutako 'Oroituz', Elkar liburu ezaguna bidaia liburua da izatez baina zeozer gehiago be bada. Liburu honetan Jon Arretxek amodioa eta misterioa tartekatzen ditu, ekialdea eta mendebaldea, irakurlea bere sarean atrapau arte.

Protagonistea Nepalera, India iparraldera abiatuko da asmoak, helburuak bape argi ez dituala. Han, bakearen bila, barruan bueltaka dituan milaka galderei erantzuna emoten saiatuko da. Prozesu horretan, budismoa eta hinduismoa ezagutuko ditu, monastegietako monjeakaz eta herritar umilakaz gauza asko ikasiko ditu eta apurka-apurka atzemoten joango dan arrastoak tarteko, ezusteko ondorietara helduko da. Hori guztia, amodioa eta misterioa tartekatuz.

Jose Luis Padronen itzulpenagaz, Ttarttalo argitaletxearen Abra bildumearen eskutik dator gaur Donostian aurkeztu daben bizkaitarraren liburu hau.

Jon Arretxe (Basauri, 1963), Euskal Filologian doktorea eta Heziketa Fisikoan lizentziatua, piano eta kantu ikasketak egin zituan Bilboko Musika Kontserbatorioan eta egun, idazle eta hizlari ataraten dau bizimodua. Honezkero, jatorriz euskeraz idatzitako makinatxu bat lan daukaz gaztelaniara itzulita, besteak beste, '7 Colores', 'Tubabu', 'Griot' edota 'Raices Negras'.


Jon Arretxek 'Mundua 7 koloretan' ikus-entzunezkoa aurkeztuko dau eguenean, hilaren 7an Zaldibarko liburutegian

Jon Arretxe idazle eta bidaiari basauriarrak 'Mundua 7 koloretan' ikus-entzunezkoa aurkeztuko dau eguenean Zaldibarko (Bizkaia) udal liburutegian, 18:30etan hasita. Argazkiak, ilustrazinoak, irakurketak eta zuzeneko edo grabautako musikea buztartzen dituan ikuskizun honen bitartez, munduan zehar dagoan errealidadearen barri emon nahi da, ahal dan neurrian.

Hari gidaria Jon Arretxeren 'Zazpi Kolore' liburua da. Lan honetan bidaiariak urteetan zehar egindako hamaika bidaietan ezagutu dituan persona eta egoera berezienak batzen dira, eta sentimenduka sailkatu, kapitulu bakotxa kolore baten esanahiari lotuz: tristurea, esperantzea, bildurra, bakea.

Power-point bidez egingo dan saioan, bidaiari basauriarrak berak egindako argazkiak buztartuko dira Cristina Fernandez marrazkilari gasteiztarraren ilustrazinoakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu