Urgabe grabazino lanetan buru-belarri
2006-08-22 02:00 MusikeaLan barri honek, Urgaberen azken diskoak hartu eban bidetik jarraituko dau estiloari jagokonez, gitarrei presentzia handia emonaz eta ahots sendo eta melodiko bategaz.
Euskal Herriko Pelota selekzinoak lagunarteko bat jokatuko dau Mexikon
2006-08-22 02:00 Euskaldunak munduanEuskadiko Pelota selekzinoak Mexiko DFn abuztuaren 31tik irailaren 9ra jokatuko dan lagurarteko lehiaketa batean hartuko dau parte, hango 'euskaldunen' kontra jokatuz eta bide batez irailaren 13tik 16ra Acapulcon jokatuko dan Munduko Pelota Txapelketearen aurre-preparazinoa egingo dau.
Gipuzkoako Diputazinoak sarean jarri ditu 1981etik onartutako 3.639 foru-xedapenak
2006-08-21 02:00Zerbitzu barri hau 3.639 xedapeneko dokumentu-base bat da eta edozein momentutan foru-legegintzara zein Euskal Herriko eta Estadu Espainiarreko aldizkarietara sarrera zuzena eskainiko dau.
Gose arrasatearren arrakastea
2006-08-21 02:00 MusikeaArrasateko Gose taldeak Bartzelona urian hiru kontzertu eskaini ditu abuztuaren 15, 16 eta 17an, eta atara daitekeen ondorio bakarra berba batek adierazoten dau: arrakastea.
'Udako Eskola'-ren VIII. edizinoan 163 ikaslek parte hartu dabe
2006-08-21 02:00'Ikasi eta ondo pasa' izan da 2006ko 'Udako Eskola'-ren goiburua eta bertan 11tik 16 urtera bitarteko 163 ikaslek hartu dabe parte, 53 neska eta 110 mutikok, F. Goya (41), Felix Serrano (41), E. Campuzano (41) eta San Ignazio (40) ikastetxeetakoak.
Irailaren 4an, Getxoko Folk Jaialdian aurkeztuko dau Kepa Junkerak 'Hiri' diskoa
2006-08-21 02:00 MusikeaMusikari bilbotar honen lanetan arrunta dan legez, kolaboratzaile multzo handia topauko dogu disko honetan be. Munduko herrialde desbardinetatik etorri diran kolaboratzaile horreek kutsu berezia emongo deutse hemendik gitxira aurkeztuko dan lan barri horri.
Atzerriko doinuak euskal aretoetan
2006-08-18 02:00 Musikea‘Noise On Tour Promotions’ musika enpreseak abuztuan, irailean, urrian eta azaroan euskal musika aretoetara 15 rock talde ekarriko ditu, Mother Superior, Gallon Drunk eta The Dexateens, besteak beste.
Nork pagauko dau kanona?
2006-08-18 02:00‘Ley de Propiedad Intelectual’ deritxana erreformau egin da eta alde bietako ikuspuntuak guztiz kontrakoak dira. Alde batetik SGAE pozik dago baina, bestetik, erabiltzaileen alkarteak sortutako www.todoscontraelcanon.es webgunea topauko dogu.
Kaxmir lurrikarearen ostean (II). Alde positiboa
2006-08-18 02:00 BidaidePasa dan urriaren 8an Pakistaneko Kaxmirren lurrak dardakadea egin ostean Historian airez inoiz egin dan laguntzino-operazino handiena jarri zan martxan. Oraingoan, 73.000 hildako baino gehiago egozan baina danak herrialde berean. Pakistan, ganera, egoera txarrean egoan, pobreziak jota, Indiagaz gerran eta Al Qaedaren terrorismoagaz.
Maria Jesus Erezuma: ‘Ez dot landara ezezagunik erabilten’
2006-08-18 02:00 BarriketanAzalerako kremak egiten ditu bedarrakaz
Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest
2006-08-18 02:00Filma ezpata igeskorren, oztopo sinisgatxen eta burrukarako zirku tokien jarraipen amaituezin eta kantsagarria da. Abentura pelikula batez gozetako aukerea galarazo deuskue, datorren urtean oraingoaren amaierea ikusteko amua iruntsi daigun.
Munduko surflari onenak barriro Mundakan
2006-08-17 02:00Association of Surfing Professionals (ASP) dalakoak Munduko Surf Zirkuituko proba bat barriro Mundakan egitea erabagi dau, ‘Billabong Pro Mundaka’ deituko dana, datorren urriaren 3tik 14ra bitartean. Munduko 45 surflari onenak batuko dira herri bizkaitarrean 300.000 euroko sarien bila.
Sendabedarrak eta fitoterapia
2006-08-17 02:00 Jan edanakGure arbasoek atoan ikasi eben landare-espezieak bereizten: jangarriak, toxikoak eta gorputzeko gatxak osatzeko onak ziranak. Ezagumentu hori ez zan egun batetik bestera lortu. Hasiera batean, landareen erabilerea senezkoa izan zan eta, ondorioz, esperientziak erakutsi eutsen sendabelar bakotxaren eragina. Beraz, hasierako senezko ezagutza hori, gerora, esperientzian eta behaketan oinarritutako jakinduria izatera pasau zan, nahiz eta artean sendabedarren eragina azaltzen jakin ez.
Etxeko aparatu elektrikoak amatau
2006-08-17 02:00Oporretan gagoz. Etxean itxi doguz arazoak eta gure ordenagailu laguna be bai, baina oraingoan, udan, amatauta. Benetan amatauta itxi dogu? Eta galderatxo hau etxeko beste edozein tramankulu elektrikoren ganean be egiteko modukoa da: benetan amatetan doguz aparatuok?
Eszenatik mundua aldatu guran
2006-08-17 02:00 Kulturea1956ko abuztuaren 14an, oin dala 50 urte biribil, Bertolt Brecht idazle alemanak azken arnasa hartu eban Berlinen. Geroztik, bere lana balioa irabazten joan da urterik urte, eta ez dago haren obrea kontuan hartu ez dauen antzerkilaririk.
Musikea eta jantzea nagusi Berangoko II. Folklore Jaialdian
2006-08-16 02:00 Kulturea Abuztuaren 18tik 20raPoloniako Zespol Piesni i Tanga Bestwina, Alemaniako Tanz und Folkloreensemble Ihna, Euskal Herriko Iruriko Dantzariak eta Xiberotarrak (Zuberoa) eta Otxandategi Dantza Taldea (Berango), eta Mexikoko Mariachi Mexico Lindo taldeek hartuko dabe parte abuztuaren 18, 19 eta 20an Berangoko II. Nazioarteko Folklore Jaialdian.
Bob Dylanek abuztuaren 29an kaleratuko dau lan barria
2006-08-16 02:00 MusikeaBost urtez grabazino estudioetatik urrun ibili ostean, Bob Dylan musikari estadubatuarrak hamar kanta barri batzen dituan ‘Modern Times’ disko barria kaleratuko dau.
1941eko maiatzaren 24an Duluthen (Minnesota, AEB) jaio zan artisteak argitaratuko dauen 44. diskoa izango da, 1962. urtean lehenengoa atara ebanetik.
Aitite-amumen Aste Nagusia
2006-08-16 02:00Hastear daukaguz Bilboko jaiak, Aste Nagusia, hain zuzen. Ia bederatzi egunetan, hainbat ospakizun izango dira. Gaurko artikuluan azken urteotako Aste Nagusia eta orain dala ehun urte zana aztertu eta konparauko doguz.
Bilboko Mikeldi zinema aretoak itxita behin betiko
2006-08-16 02:00Persianea ezustean itxi eben abuztuaren 1ean. Zinemagintzako krisialdiaren ganean sarri berba egiten dan arren, inork ez eban pentsetan Mikeldi zinema aretoak itxiko ebezanik, are gitxiago areto honeen lau gelak eta erdiko kokapena -Urkixo zumardian, Indautxuko metro geltokiaren ondo-ondoan- kontuan hartuta.
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa