'Ero', Jon Martinen analisi psikiatrikoa

Elkar 2008-03-06 11:37   Kulturea

Bere lehenengo ipuin-liburua idatzi du Jon Martinek, estilo-aniztasuna menperatzen dauenaren esku trebea erakutsiz, baita teknika abil hori narrazinoaren mesedetan jarteko buru azkarra be.

Bere lehenengo ipuin-liburua idatzi du Jon Martinek, estilo-aniztasuna menperatzen dauenaren esku trebea erakutsiz, baita teknika abil hori narrazinoaren mesedetan jarteko buru azkarra be.

Non dago normaltasunaren eta erotasunaren arteko marrea? Eta erotasunaren eta erokeriaren arteko mugea? Ertz laban horretan jolasean dabilz liburu honetako kontakizunak, hainbat gizon-emakumeren bildurren bitartez gizartearen beraren makurdurak agirian jarriz.

Traste zaharrak pilatzen dituan atsoa, adikzinoak burmuinak nahastau deutsozan gaztea, urteak beteteari uko egin gura deutson gizon heldua… Istorio horreetako protagonista batzuk atoan sailkatu geinkez psikiatriaren arabera, patologia kliniko bat ezarri eta lasai segidu, geure bidean. Beste asko, barriz, itxura normalaren pean, gutako edozeinen ispilu izan daitekez, baina ispilu deformatu hori ez da horren lasaigarria…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu