Getxoko Udabarriko Kontzertuak zikloak musika klasikoz jantziko dau herria barikura bitartean
2008-03-04 14:02 MusikeaUdagoienetik udabarrira pasau da aurten Getxoko musika klasikoko kontzertu zikloa eta gaur, martiak 4, hasi eta barikura arte, martiak 7, iraungo dau. Urtero legez, musika klasikoaren aniztasuna eta aberastasuna erakusteko helbuguagaz dator. Aurtengoa XXIII. edizinoa da.
Udagoienetik udabarrira pasau da aurten Getxoko musika klasikoko kontzertu zikloa eta gaur, martiak 4, hasi eta barikura arte, martiak 7, iraungo dau. Urtero legez, musika klasikoaren aniztasuna eta aberastasuna erakusteko helbuguagaz dator. Aurtengoa XXIII. edizinoa da.
Publikoak musikaz gozetako aukerea izango dau, artista ezagunen zein musikari barrien eskutik, azken horreek 'Talentu Barriak' atalean. Ekitaldi guztiak Getxo Antzokian izango dira, 20:00etan. Sarrerea bertan eskuratuko da, 3 euroan.
Gaur, lehenengo saioan, Patrizia F. Colomer (kontrabaxua) eta Mario Lerena (pianoa) izango dira protagonista. Bikoteak Getxorako preparau dauen programeak Erromantizismotik XX. mendeko abangoardiara arteko ibilbide musikala eskaintzen deutso entzuleari.
Bigarren egunean, martiak 5, Félix Ayo (biolina) eta Emma Jiménez (pianoa) musikariek eskainiko dabe kontzertua. Nazinoartean oso ezaguna da Félix Ayo eta 1981. urtean Emma Jiménezegaz hasi zan lanean. Ganbara musikan espezializau dira azken urteotan eta hainbat orkestragaz jo dabe.
Zikloaren erdialdean, martiaren 6an, Jeremy Menuhinek (pianoa), Pablo de Naveránek (biolontxeloa) eta Philippe Graffik (biolina) osotutako hirukotea izango da protagonista. Getxoko kontzertuan Schuberten eta Ravelen konposizinoez osotutako programea eskainiko dabe.
Azkenik, Barcelona Sinfonietta orkestreak emongo deutso amaierea zikloari martiaren 7an. Talde horrek kalidadeko musikariak batu ditu 1998. urtean ibilbidea hasi ebanetik eta, orain, uriburu katalaneko musika-erreferentzia garrantzitsua da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!