UEUko udabarriko zortzi ikastaroetan izena emoteko epea martiaren 14an amaituko da
2008-03-06 13:30Ikastaro laburrak dira, 10 eta 24 ordu bitartekoak, batzuk goizez, beste batzuk arratsaldez edota zapatu goizetan. Irakasleak adituak dira eta ikastaroetan dokumentazinoa eskaintzen da. Gainera, unibersidadeko aukera libreko kreditu moduan amortizau daitekez.
Udako Euskal Unibersidadea (UEU) batez be udako ikastaroengaitik ezaguna dan arren, urtean zeharreko ikastaroak bultzatzen dihardu, etenbako prestakuntzea urte osora eta batez be herritar guztiei zabaltzeko asmoz.
Gaurkotasuna, kalidadea, gizartearen preminak eta euskerazko prestakuntzea ardatz, urtez urte eskaintza akademikoa ugaritu dau, bai kopuruan eta bai jorratutako gai eta ildoei jagokenez, eta gaurkoan Eibarko Ikastetxe Nagusiko udabarriko eskaintzea aurkeztu dau.
UEUko udabarriko eskaintza akademikoa aurkezteko prentsaurrekoan parte hartu dabe Mari Karmen Menika UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak eta Mari Jose Telleria Eibarko Udaleko Kultura zinegotziak.
Mari Karmen Menikak ahalik eta jente gehien erakarteko ikastaro formatu desbardinak antolatu dituela azpimarratu dau. Era berean, ikastaro honeek diseinetako momentuan zenbait ezaugarri kontuan hartu dirala azaldu dau, besteak beste, gaurkotasueko gaiak eskaintzea, gizartearen preminei erantzutea, aurreko edizinoetako ikastaro arrakastatsuei jarraipena emotea, interes orokorreko gaiak lantzea, kalidadezko eskaintzea egitea eta euskerazko prestakuntzearen eskaintzea zabaltzea Eibar eta Debabarrenean.
Gainera, oinarri horreen gainean eregiten diran ikastaroak, ahalik eta jente gehiagorengana heldu eta parte-hartzaileek etekin handiena eta onena atara daien, edozeinek parte hartu leike, ez dauelako unibertsitarioa izan behar.
Ikastaro laburrak dira, 10 eta 24 ordu bitartekoak, batzuk goizez, beste batzuk arratsaldez edota zapatu goizetan. Irakasleak adituak dira eta ikastaroetan dokumentazinoa eskaintzen da. Gainera, unibersidadeko aukera libreko kreditu moduan amortizau daitekez. Bestalde, Eibarko, Mendaroko eta Elgoibarko herritarrek diru-laguntzak izango ditue, eta matrikula prezio beheratuak izango ditue ikasle, lanbako eta jubilatuek.
Mari Jose Telleriak Eibarko Udalarentzat holako prestakuntza eskaintza bat izatea oso pozgarria dala eta aurrerantzean be UEU eta Udalaren arteko alkarlanak frutuak emotea espero dauela adierazo dau. Horrezaz gan, ikastaro honeetan parte hartuko daben eibartarrentzat diru-laguntzak egongo dirala azpimarratu eta guztiak animau ditu parte hartu daien.
Zortzi ikastaro
Zortzi ikastaro eskainiko dira lau atal nagusitan banatuta. Lehenengo atala ‘Jentaurreko komunikazinoa’ litzateke. Bere barruan ‘Trebakuntza aurkezpen publikoetan eta jentaurreko komunikazinoa lantzeko tailerra’ emongo da.
‘Informatika’ atalari jagokonez, ‘Informazino uholdea kudeatzen ikasi’ eta ‘WWW barri baten lehen urratsak’ ikastaroak emongo dira. Hirugarren atala ‘Hizkuntzalaritza eta teknologia barriak’ da, eta bertan, ‘Itzulpengintza automatikoaren nondik norakoak’ eta ‘Hizkuntza teknologiak ikasleen testuak aztertzeko’ tailerrak eskainiko dira.
Azkenik, ikastaroen laugarren atal nagusia ‘Interes orokorreko gaiak’ izenekoa da, eta bere barruan, ‘Barreterapia’, ‘Haur kantak eta jolasak’ eta ‘Aromaterapia eta sendabelarrak’ ikastaroak eskainiko dira.
Honezkero ikastaroen matrikulazino-epea zabalik dago martiaren 14ra arte. Informazino gehiagorako edo matrikulea egiteko nahikoa da UEUren webgunean sartu, 943 82 14 26 telefonora deitu edota UEUren bulegotik pasetea (8:30etatik 17:00etara).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!