Danetara, 251 lan aurkeztu dira Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketetan
2008-03-06 12:08 BarriakAurten be nabarmendu behar da Euskal Herriko Unibersidadeko ikasleen parte hartzea. EHUk Unibersidadeko lanik onena saritzeaz ganera, ikasleek parte hartu dabe iraupen laburreko lanak sortzen. Era berean, azpimarratu behar da Nontzefilm-en film kopuru handia jaso dala Euskal Herritik.
Nontzeberri kultura webguneak, BilbokoZine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2008) laguntzaz, ‘Nontzeflash V. Animazino Lehiaketea’ eta ‘Nontzefilm IV. Film Laburren Lehiaketea’ antolatu ditu.
Lehiaketak on-line izan dira www.nontzeflash.com eta www.nontzefilm.com guneetan, eta lanik onenak FANTen pantailaratuko dira, maiatzean. Bertan sariak be banatuko dira.
Nontzefilm-era lanak aurkezteko epea zezeilaren 28ean amaitu zan. Danetara, 141 lan aurkeztu dira eta horreetatik 49 Euskal Herrikoak izan dira.
Euskal Herritik jasotakoen artean, 13 euskerazkoak izan dira. Filmak Espainiatik, Guatemalatik, Argentinatik, Ekuadorretik, Kataluniatik, Kolonbiatik, Mexikotik, Bolibiatik eta Italiatik be heldu dira.
Nontzeflash-en, barriz, 110 film jaso dira. Lanak ondoko herrietatik heldu dira: Euskal Herria, Espainia, Bosnia-Herzegobina, Brasil, Mexiko, Kolonbia, Venezuela, Italia, Argentina, Peru, Erresuma Batua, Serbia, Israel, Katalunia, Guatemala, Errusia, India, Kanada, AEBak, Kroazia, Uruguai, Frantzia, Singapur eta Portugal. Euskal Herritik 3 lan heldu dira.
Aurten be nabarmendu behar da Euskal Herriko Unibersidadeko ikasleen parte hartzea. EHUk Unibersidadeko lanik onena saritzeaz ganera, ikasleek parte hartu dabe iraupen laburreko lanak sortzen. Era berean, azpimarratu behar da Nontzefilm-en film kopuru handia jaso dala Euskal Herritik.
Ernesto del Rio, Begoña Vicario, Pernan Goñi, Galder Gaztelu-Urrutia eta Ines Intxausti izango dira epaimahaikideak. Lan sarituak FANTen jakinarazoko dira.
Nontzeberri
2002ko urriaren amaieran jarri zan martxan Nontzeberri euskerazko kultura ataria, kulturea bere osoan hartzen dauen gune zabala. Hiru ardatz nagusi ditu: informazinoa, sorkuntzea eta interaktibidadea.
Nontzeberrik ondoko erakundeakaz ditu proiektuak: Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdia (FANT), Euskal Herriko Unibersidadea (EHU), Zinkia Entertainment (BAFTA Saria 2006), Lekeitioko Zine eta Bideo Bilera, Pripublikarrak eta Plateruena Kafe Antzokia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!