1.246 euskal liburu zahar Interneten
2008-03-06 18:44Sareratutako lanen artean, besteak beste, Betolazaren ‘Doctrina Christiana’ (Bilbon, 1596), Euskadin euskeraz argitaratutako lehenengo kristau-ikasbidea, XVI. Mendean euskeraz idatzitako zortzi lanetako bat eta Axularren ‘Güero’-ren lehen edizinoa (Bordele, 1643) kontsultau leikez erabiltzaileak.

Gasteizko Legebiltzarrak eta Kultura Sailak adostutako hitzarmen bati esker gauzatu da liburuen digitalizazinoa. Gaur emon dabe argitalpenaren barri Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidenteak eta Miren Azkarate Kultura sailburuak.
Sareratutako lanen artean, besteak beste, Betolazaren ‘Doctrina Christiana’ (Bilbon, 1596), Euskadin euskeraz argitaratutako lehenengo kristau-ikasbidea, XVI. Mendean euskeraz idatzitako zortzi lanetako bat eta Axularren ‘Güero’-ren lehen edizinoa (Bordele, 1643) kontsultau leikez erabiltzaileak. Horrezaz gan, 1528an, Juan de Juntak Burgosen argitaratutako Bizkaiko Foruaren lehenengo edizinoa eta Marin de Coscojalesen ‘Antiguedades de Vizcaya’ (1950) eskuizkribua be nabarmendu daitekez.
Danetara, 1.246 euskal liburu zahar digitalizau ditue eta hemendik aurrera edozeinek kontsultau leikez Euskadiko Liburutegi Digitalean. Digitalizautako liburuak EAEko katalogo kolektiboan eta Kultura Ministerioaren Ondare Bibliografikoan jasota geldituko dira.
Ekimen honegaz, orain arte gordeta egon dan ondarea ikertzaileen eta gizarte osoaren eskura jarri nahi dabe, Internet bidez. Hitzarmenari esker, Legebiltzarreko ondarea zabaltzeko ahaleginean beste pausu bat emon gura izan dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!