Bilboko zazpi txistulari beteranoren omenezko kontzertua

Bizkaie! 2008-03-05 13:41   Musikea

BilbaoMusikak doinu tradizionalak eta musika estilo eta genero desbardinen arteko fusinoa buztartuz eratu dauen ‘Asteazkenetan, txistua benetan’ kontzertu-programeak Bilboko Udal Txistulari Bandaren lehengo taldeko zazpi kide beteranoren omenez antolatutako kontzertua izango da gaur, martiak 5.

BilbaoMusikak doinu tradizionalak eta musika estilo eta genero desbardinen arteko fusinoa buztartuz eratu dauen ‘Asteazkenetan, txistua benetan’ kontzertu-programeak Bilboko Udal Txistulari Bandaren lehengo taldeko zazpi kide beteranoren omenez antolatutako kontzertua izango da gaur, martiak 5. Hilario Andollo, Mikel Bilbao, Bonifacio Fernandez, Victoriano Goitia, Manolo Landaluce, Tomas Saracibar eta Jesus Villar izango dira omendutakoak.

Kontzertua Euskalduna Jauregian egingo da (20:00etan, sarrerea dobakoa dalarik), eta errepertorioa joan dan mende osoa errepasetako moduko bost doinuz osotuta egongo da, euskal musika tradizionalaren epealdi bereko bilakaerea be azalduz. Taula gainean eskainiko dituen lanen artean, Jesus Guridi musikagile gasteiztarraren ‘Mendiko soinuak’ lako klasikoa eta Jose Inazio Ansorena eta Luis Urteaga Iturrioz musikagile gazteagoen doinuak nabarmendu daitekez. Horrezaz gan, ekitaldian omenduko dan Manolo Landaluce txistulariak sortutako ‘Andante eta Fandagoa’ be joko da.

Doinu horreen artean, tarteka-marteka, Andollo, Bilbao, Fernandez, Goitia, Landaluce, Saracibar eta Villar musikariak oinarritzat hartuta, Bandak joan dan mendean egin eban ibilbidearen errepasoa egiten daben bideo batzuk pantailaratuko ditue. Belaunaldi guztietako musikari honeek aurten berrogeita hamar urte beteko dituan Bilboko Udal Txistulari Akademiaren sorrerea bultzatu eta mamitu eben. Kontzertuan zehar, Ibone Bengoetxea Kultura eta Hezkuntza zinegotziak egun hunkigarri honen oroimenezko erregalu bana emongo deutse omendutakoei eta euren senideei.

BilbaoMusika, udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpean dago eta Musika Eskolaren, Musika Bandaren eta Txistularien udal Bandaren gestinoan ardurea dauena da. Informazino gehiago BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde 8, 48006 Bilbao) edo 944164785 telefonoan eta <http://www.bilbaomusika.net> web orrialdearen bidez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu