Mike Oldfielden disko barria lehenengoz entzungai Bilbon

Bizkaie! 2008-03-07 10:33   Musikea

Martiaren 17an merkaturatuko daben ‘Music of the Spheres’ da musikari britainiarraren disko barriaren izenburua eta munduan lehenengo aukerea izango da gaur, hilak 7, Bilbon lan horretako kantuak entzuteko.

Martiaren 17an merkaturatuko daben ‘Music of the Spheres’ da musikari britainiarraren disko barriaren izenburua eta munduan lehenengo aukerea izango da gaur, hilak 7, Bilbon lan horretako kantuak entzuteko. Ganera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz eta Bilboko Koraleko 40 emakumegaz batera emongo dau ikuskizuna Bilboko Guggenheim Museoko atrioan. Mundu osotik etorritako 500 konbidatuk baino ez dabe izango kontzertua zuzenean jarraitzeko modua.

Azken diskoaren grabazino lanak Abbey Roadeko estudioan egin ditu Zelanda Barriko Hayley Westenra sopranoaren eta Lang Lang pianista txinatarraren laguntzinoagaz. Mike Oldfieldek berak autortu dauenez, ‘Music of the Spheres’ diskoak kutsu ilun eta gotikoa dauen arren, aurkezpena Guggenheimen egitea oso ideia ona da, eta musikea kontzertuko gunera ondo egokituko dala uste du. Oldfielden esanetan, Guggenheim Museoa lako ‘gune argitsu eta moderno baten jotea inspirazino iturri parebakoa izan daiteke hurrengo diskoa sortzeko’.

Euskadiko Ookestra Sinfonikoak aspaldi egin eutson Mike Oldfieldi Bilbora etorteko konbita eta entseguetarako oso denpora gitxi izan daben arren, britainiarrak adierazo dau azken emoitzeagaz harrituta eta pozik dagoala guztiek batera jotean, diskoan bezela geratzen baitira pieza guztiak ‘oso soinu ederra lortu dogu danon artean’.

Hemeretzi urte zituala, Mike Oldfield ‘Tubular Bells’ (1973) diskoagaz egin zan ezagun 70eko hamarkadan. Lan hori aitzindaria izan zan zentzu askotan. Musika instrumentala zan, ahotsik bakoa, eta Oldfieldek berak 20 tresnatik gora jo zituan. Beste diskoetxe batzuen dudak bazterrean itxita, Virgin etxeak Oldfielden musikearen aldeko apustua egin eban eta ordutik 24 disko kaleratu ditu. Gaur arte ‘Tubular Bells’ horren 16 miloe diskotik gora saldu dira munduan, historiako disko instrumental salduena da honezkero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu