Bilboaldea txapelaren bila
2008-03-06 10:08 BertsolaritzeaSailkapen fasea amaituta, finala baino ez da geratzen, datorren 14an jokatuko dana Bilboko Kafe Antzokian, Ipar Uribe eta Bilboaldeko taldeen artean. Sorpresa handia izan da atzoko saioan Bilboaldekoak finalerako eskubidea lortzea.
Bertsolari Gazteen XVI. BBK Sariketan, sailkapeneko seigarren eta azken saioa izan zan atzo, hilak 5, Bilboko Txurdinagako institutuan, bertako eta Busturialdeko taldeen artean, 120 bat ikusleren aurrean. Emozinoz betetako saioa izan zan ze Durangaldea, Busturialdea zein Bilboaldea, hiruretako edozein sartu eitekealako finalean. Azkenean, Bilbokoek izan dabe subertea euren alde. Ondokoak izan dira kantau daben bertsolariak eta emoitzak.
BILBOALDEA |
BUSTURIALDEA |
|
18 urte arte |
Eire Larrea
|
Nagore Beitia
|
19-24 urte bitartean |
Irati Erkizia
|
Amaia Aurrekoetxea
|
BILBOALDEA |
BUSTURIALDEA |
|
18 urte arte |
175,-- |
143,-- |
19-24 urte |
219,5 |
246,-- |
Danetara |
394,5 |
389,-- |
Beraz, Bilbo, Durango eta Busturialdekoak saio bana irabazi dabenez, euren arteko desbardinketea, lortutako puntuen bidez egin behar izan da, eta ondorioz, uriburukoek egin dabe aurrera.
Sailkapen fasea amaituta, finala baino ez da geratzen, datorren 14an jokatuko dana Bilboko Kafe Antzokian, Ipar Uribe eta Bilboaldeko taldeen artean. Sorpresa handia izan da atzoko saioan Bilboaldekoak finalerako eskubidea lortzea.
Sailkapen-faseko sei saioak egin eta gero, ondokoak dira emoitzak eta azken sailkapena:
A multzoa |
Irabazitako saioak |
|
1. |
IPAR URIBE |
2 |
2. |
LEA ARTIBAI |
1 |
3. |
ARRATIA |
0 |
B multzoa |
Irabazitako saioak |
Puntuak |
|
1. |
BILBOALDEA |
1 |
779,5 |
2. |
DURANGALDEA |
1 |
771,5 |
3. |
BUSTURIALDEA |
1 |
752,5 |
Aste honetako lehen saioan, Lea Artibai eta Arratiko taldeen arteko lehia izan zan ia 150 ikusle sutsuren aurrean.
LEA ARTIBAI |
ARRATIA |
|
18 urte arte |
Elene Lejartegi
|
Illart Gumuzio
|
19-24 urte bitartean |
Garikoitz Salcedo
|
Manex Sagarna
|
LEA ARTIBAI |
ARRATIA |
|
18 urte arte |
166,5 |
156,5 |
19-24 urte |
222,- |
229,5 |
Danetara |
388,5 |
386.- |
Gogoratu behar dogu, Ipar Uribeko taldea sariketa honen historian lau aldiz izan dala irabazlea, igaz azkenengoz, eta Bilboaldekoa sekula be ez. Hirutan izan dira finalista, 1997, 1998 eta 1999an, baina ez dabe inoiz sariketa hau irabazterik lortu. Emozinorik ez da faltako aurtengo finalean.
Ipar Uribe eta Bilboaldearen arteko final hau, datorren asteko barikuan, martiaren 14an, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian. Kontuan izan sarrera librea eta dobakoa dala, bertsolari gazteek euren lagunen, etxekoen eta gura daben ikusle guztien berotasuna sentidu daien.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!