Magiaren V. Topaketak Bilbon, maiatzaren 7tik 10era
2009-05-06 18:50Bosgarren urtez jarraian, Bizkaiko uriburuko 3. barrutia lau egunez prestidigitazinoaren maitaleentzat esparru pribilegiatua bihurtuko da bertan Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dituan Magia Topaketei esker.
Bosgarren urtez jarraian, Bizkaiko uriburuko 3. barrutia lau egunez prestidigitazinoaren maitaleentzat esparru pribilegiatua bihurtuko da bertan Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dituan Magia Topaketei esker. Aurtengo barrikuntzen artean, ekintza batzuk Otxarkoaga auzora be zabaldu dira eta oinarrizko trikimailuak ikasi nahi dituenentzako ikastaroak be antolatu dira.
Magia Topaketa honeek aisialdirako eskaintza moduan errotzea lortu dabe eta 1.500 lagun inguruk parte hartu izan dabe. Orain arte Txurdinagan egiten baziran be, aurten Otxarkoagako Garai Lorategiko plazara eta barruti bereko udaltegira be zabalduko dira ekitaldiak. Hemen, aurkezpen ekitaldi nagusia eta edade guztientzako zuzendutako hainbat ikastaro be izango dira.
Azpimarratzekoak dira Magia Topaketa honeetan izaten dan ikuslegoaren hurrekotasuna eta parte-hartzea, kalean izaten baitira ikuskizun gehienak. Topaketen esparrua Otxarkoaga-Txurdinagara zabaltzearen arrazoia, udal barruti hau gure uriburuan magia eta prestidigitazinoa maite dabenentzat erreferente bihurtzea da.
Egitaraua Otxarkoagako udaltegian hasiko da maiatzaren 7an egingo dan ekitaldiagaz; barruan egingo dan ikuskizun bakarrean Jon Zabal magoa izango da protagonista, artistearen ikuskizun psikologikoak eskatzen dauen klima magikoa emoteko. Biharamunean, Diego Calavia errioxarrak, Arbidea Plazan umeei zuzendutako ikuskizuna eskainiko deusku. Maiatzaren 9an, Txan Magoak (euskeraz), Salitre Teatrok, Scott & Muriel holandarrek Jon Zabalen aurkezpenagaz eta David De Bustos magoek lau ikuskizun eskainiko ditue. Bustosek, magia saioa eta globoflexia buztartzen ditu. Azkenik, maitzaren 10ean, Serjo Magoagaz, antzerkirako teknika desbardinen ikuskizunagaz eta Marsel Magoaren (euskeraz) umorezko eta inprobisaziozko ikuskizunagaz emongo jake amaierea topaketei.
Ikastaro eta tailerrak
Ikastaro eta tailerretan parte hartzeko Otxarkoagako udaltegian edo udaleko www.bilbao.net webgunean emon beharko da izena maiatzaren 14a baino lehen. Kartomagia teknikak, mikromagia, numismagia, mentalismoa eta fakirismoa ikasteko aukerea izango da eta edade guztientzako zabalik dagoz. 18 urtetik gorakoek Pepe Caballo izango dabe irakasle maiatzaren 19, 20, 26 eta 27an 19:30etatik 21:30etara eta 10 euroko prezioan. Bestetik, 11 eta 13 eta 14 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteakaz Balbi Magoa ibiliko da irakasle lanetan. Bi orduko ikastaro honeek, maiatzaren 26 eta 27an izango dira 3 euroko prezioagaz.
Magiaren V. Topaketak
Maiatzak 7, eguena
19:00etan: Jon Zabal Magoa hasierako ekitaldi nagusian (Otxarkoagako Udaltegian)
Maiatzak 8, barikua
19:30etan: Diego Calavia (Arbidea Plazan).
Maiatzak 9, zapatua
13:00etan: Txan Magoa (Arbidea Plazan).
18:30etan: Teatro Salitre (Garai Lorategiak Plazan).
19:30etan: Scott & Muriel, Jon Zabalen aurkezpen bereziagaz (Garai Lorategiak Plazan).
19:30etan: David De Bustos (Julián Gaiarre Etorbidean, Indalo Kafetegiaren ondoan).
Maiatzak 10, domekea
13:00etan: Serjo Magoa (Garai Lorategiak Plazan).
13:00etan: Marsel Magoa (Julián Gaiarre Etorbidean, Indalo Kafetegiaren ondoan).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!