Leioako Umore Azokea: hamar urtean kaleko arteen erreferente
2009-05-06 12:13 KultureaLeioako Umorearen Kale Artisten Azokeak hamargarren urteurrena ospatuko dau maiatzaren 21etik 24ra. Publikoagaz, konpainiakaz, banatzaileakaz, programatzaileakaz eta antzerki arloko kazetariakaz giro alaian egoteko egunak izango dira, Hartu-emonak sortzeko, ideiak alkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emonaldiak kontratetako.
Leioako Umorearen Kale Artisten Azokeak hamargarren urteurrena ospatuko dau maiatzaren 21etik 24ra. Publikoagaz, konpainiakaz, banatzaileakaz, programatzaileakaz eta antzerki arloko kazetariakaz giro alaian egoteko egunak izango dira, Hartu-emonak sortzeko, ideiak alkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emonaldiak kontratetako.
Hamargarren edizino honetarako, azokeak 472 proiektu jaso ditu, pasa dan urtean baino gehiago. Ikuskizun horreetatik, 30 Euskal Herritik ailegau dira, 256 Espainiatik eta 186 atzerritik. Aurten, Leioako Umore Azokeak Euskal Herriko 17 konpainia, Espainiako 20 eta beste herrialde batzuetako 12 talde batuko ditu. Horrela, lau egunetan 55 antzezlan ikusteko aukerea izango da, eta horreen artean 18 estreinaldiak izango dira, 'profesional zein ikuslego orokorrari aparteko jaialdi batez gozetako aukerea eskainiz'.
Eneko Arruabarrenaren esanetan, 'hamargarren edizino honen helburua kaleko artistei euren egunerokotasunean laguntzea da, proposamen artistikoen kontratazinoa eragiten dauen erakusleiho bilakatuz eta kaleko arteen garapen industriala bultzatuz, aretoetatik kanpo erakusten diran arte eszenikoen egoerearen erakusle bihurtuz, baina baita, publikoari jagokonez, sorpresa eta dibertsinoa eskaintzeko asmoz'.
Udaleko Kultura Saileko Zuzendari Ana Lópezek datu teknikoak eta barritasunak aitatu ditu, tarten Kultur Leioak aurkezten dauen espazio barria: 'Erakusketa Gelea izango da hori, maiatzaren 20tik bagilaren 28ra ikusgai egongo diran Fura dels Baus konpainiaren sortzailea dan Marcel-lí Antunezen hiru instalazinogaz'.
Estreinaldiei jagokenez, 13 Euskal Herriko taldeenak izango dira, hiru Espainiakoak eta bi beste herrialdeetakoak. Ikuskizun baten aurre-estreinaldia be izango da Umore Azokan, eta antolakuntzak berak zazpi lanen produzinoan parte hartu dau.
Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, BBKren, Euskaltelen, INAEMen eta Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) laguntzinoagaz, Umore Azokak urterik urtera Euskal Herriko, Espainiako eta atzerriko konpainia garrantzitsuak aurkeztu ditu, obra ugari estreinau eta, aldi berean, artista barriei euren lanak erakusteko aukerak emon.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!