Josune Zabala Alberdi da Mintzola Fundazinoaren zuzendari barria

Bizkaie! 2009-05-06 17:43

Josune Zabala Alberdi (Donostia, 1978) Euskal Filologian lizentziau zan Euskal Herriko Unibersidadean (EHU), 2002. urtean. Doktoradutzako ikasketak (EHU, 2003) eta Hizkuntzak Kudeatzeko Unibersidade Aditu Tituluaren graduondoko ikasketak (Mondragon Unibersidadea, 2005) eginak ditu.

Mintzola Fundazinoaren patronatuak joan dan martiaren 26an Villabonako (Gipuzkoa) Subijana Etxean egindako bileran Josune Zabala Alberdi izentau eban fundazinoaren zuzendari, Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek gaur jakinarazo dabenez.

Josune Zabala Alberdi (Donostia, 1978) Euskal Filologian lizentziau zan Euskal Herriko Unibersidadean (EHU), 2002. urtean. Doktoradutzako ikasketak (EHU, 2003) eta Hizkuntzak Kudeatzeko Unibersidade Aditu Tituluaren graduondoko ikasketak (Mondragon Unibersidadea, 2005) eginak ditu. Prestakuntza osogarri moduan, ikastaro asko egin ditu komunikazinoaz, hizkuntzen ebaluazinoaz edo hizkuntza kudeaketaz.

Hizkuntzearen irakaskuntzan eta itzulpen lanetan jarduna da zazpi urtez. Mondragon Unibersidadean irakasle eta aholkulari izan da, hizkuntzearen didaktika eta soziolinguistika gaietan. Zeregin horretan, gainera, 'Euskal Kulturgintza Transmisinoa' graduondokoaren zuzendari izana da eta ahozkotasunaren gaineko hainbat ikastaro emon ditu, besteak beste, 'Bertsolaritzearen ikuspegi komunikatiboa' eta 'Ahozkotasuna sustatzeko baliabide eta estrategiak'. Bertsozale Alkarteagaz alkarlanean, 'Bertsolaritzearen curriculuma Lehen Hezkuntzan' liburua preparau eta atontzen ibili da, baita horretarako sortuak diran materialen barrikuspen fasean be.

Ahozkotasunagaz loturik zenbait lan proiektutan partaide izan da, besteak beste, Elea Mintegiaren 'Ahozko hizkuntzea, derrigorrezko hezkuntzan' (Mondragon Unibersidadea), eta Gasteizko ELEBILAB taldearen barruko EJE (Euskerearen Jabekuntza eta Erabilerea) ikerkuntza taldean.

Mintzola Fundazinoaren zuzendaritzea hartu arte, Euskal Herriko Unibersidadean ikertzaile lanetan ibili da EJE taldean, eta doktoretza tesia preparetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu