'Rock Terapia', Lor bizkaitarren lan barria plazan

z 2009-05-07 11:33   Musikea

Elorrioko Lor hirukoteak estudioko hirugarren lan barria aurkeztu dau 'Rock Terapia' Atxeh Independent Records diskoetxearen eskutik.

Elorrioko Lor hirukoteak estudioko hirugarren lan barria aurkeztu dau 'Rock Terapia' Atxeh Independent Records diskoetxearen eskutik. Kimetz Blanco (baxua), Lander Irazola (gitarra eta ahotsa) eta Ramiro Untzetak (bateria) 1998 urtean emon eutsen hasierea Lor egitasmoari. Orain arteko ibilbidean, iraupen luzeko hiru disko 'Lor' (2004), 'Bakoitzari berea' (2006) eta 'Rock terapia' (2009) eta ehunka kontzertu eskaini ditue. Bidean, Kimetz Zenitagoia 'Dumy' taldeko bigarren gitarra-jotzailea geratu zan, beste abentura batzuetan sartzeko.

Laukote izatetik hirukorako bidean, talde estrategia aldatu eta taula gainean gitarra bat gitxiago izateak, disko honetarako kantuak zuzenerako preparetea ekarri dau. Beraz, 'Rock Terapia' zuzenean joteko pentsautako disko bat da ezelako duda barik. Azken emoitzea, gehiegizko artifiziorik bako Rock zuzena da, rock musikearen sustraietara eginiko bidaia. Diskoa hasteko lehen bateria kolpetik aurrera, etenik bako energia transmisinoa dago.

Erritmoei jagokenez, taldearen bizkarrazurra rock musikea izan dan arren, lehen pausuetan metal giroetan oinarritzen ziran, garaian entzuten zituen kantuen ispilu. Honakoan, barriz, apenas dagoz metal zertzelada batzuk, rocka nagusitzen dalarik gauza guztien gainetik. Era berean, ez dago lekurik balada edo kantu mantsoentzako taldeak disko honetarako preparau dituan 10 kantuetan. Egungo norabidea argia da: rock musikea.


Hona hemen 'Rock terapia' diskoaren aurkezpen kontzertuak:

- Maiatzak 14: Iruñea, Akelarre taberna, 22:00.
- Maiatzak 15: Hendaia, Kantu taberna, 20:00.
- Maiatzak 22: Durango, Plateruena Kafe Antzokia, 22:00.
- Maiatzak 29: Ondarroa, Kafe Antzokia, 20:00.
- Maiatzak 30: Viana, 20:00.
- Bagilak 13: Gernika, 20:00.
- Bagilak 20: Lakuntza, Hatortxurock, 20:00.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu