Bizkaiko 21 museok bisita gidatuen 'Museoak barrutik' programan hartuko dabe parte
2009-05-07 12:03 KultureaBFAko Gizarte Ekintza Sailak hitzarmena sinatu dau lurraldeko 21 museogaz (igaz baino hiru gehiagogaz), 'Museoak barrutik' kanpainearen barruan bisita gidatuak egin eta hainbat lantegitan parte hartzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak hitzarmena sinatu dau lurraldeko 21 museogaz (igaz baino hiru gehiagogaz), 'Museoak barrutik' kanpainearen barruan bisita gidatuak egin eta hainbat lantegitan parte hartzeko. Danetara, 7.000 lagunek izango dabe ekimenetan parte hartzeko aukerea, foru erakundetik jakinarazo dabenez.
Museo honeek ikusi ahal izango dira ekimen honi esker: Bilbon, Guggenheim, Arte Eder Museoa, Itsas Museoa, Euskal Museoa, Eleiz Museoa eta Artelan Berreginen Museoa; Gallartan, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa; Portugaleten, Rialia Industriaren Museoa; Bermeon, Arrantzalearen Museoa; eta Gernikan, Bakearen Museoa Fundazinoa, Euskal Herria Museoa eta Batzar Etxea.
Era berean, Balmasedan, Boinas La Encartada eta Balmasedako Museoa, Avellanedako Juntetxea eta Enkarterriko Museoa; Artean, Euskal Abertzaletasunaren Museoa; Bolibarren, Simon Bolivar Museoa; Elorrion, Balendin Berriotxoa Museoa; Mungian, Olentzeroren Etxea; Muskizen, El Pobaleko Burdinola; eta Karrantzan, Pozalagua kobazuloa be bisitau ahal izango dira egitasmo honen barruan.
Programa honetan errazago parte hartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak edadekoen alkarteei eta emakumeen alkarteei informazino zehatza bialdu deutse 'Museoak barrutik' kanpaineari buruz, helburuak eta parte hartzeko modua azaltzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!