20 hiztegi terminologiko barri eskura
2009-05-05 13:01 Euskerea berbagaiHiztegi guztiak Euskalterm Terminologia Banku Publikoan egongo dira txertatuta eta, beraz, doban kontsultau ahal izango dira. Honenbestez, Euskalterm Terminologia Banku Publikoak 457.066 termino batzen ditu.
Euskerearen Aholku Batzordeko Terminologia Batzorde-atal Bereziak 2008an egindako lanaren emoitzea aurkeztu dau Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak (HPS). Batzorde-atal Bereziak 21 hiztegi terminologiko onartu ditu, eta horreetako 20ren argitalpena aurkeztu eben joan dan eguenean. 21. hiztegia Ingurumen Sailaren enkarguz egina da, Ingurumen hiztegia, hain zuzen be. Honenbestez, Euskalterm Terminologia Banku Publikoak 457.066 termino batzen ditu.
Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiak (EBPN, 1998), besteak beste, Terminologia-lanaren plangintza egitea agindu eban eta hori betetze aldera, bi ekimen garrantzitsu burutu zituan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak: batetik, 2001ean, Euskalterm, Euskal Terminologia Banku Publikoa sortu eban (UZEIk 1987an egindako bankuaren oinarrian), hain zuzen be terminologiaren erabiltzaileentzako erreferentzia dana; eta, bestetik, 2002an Terminologia Batzordea eratu eban Euskerearen Aholku Batzordearen barruan, Batzorde-atal Berezi bezela. Terminologia Batzordeak dituen egitekoen artean, jarduketa-plana egitea, terminologia-lanerako erispideak finkatzea eta terminoak proposatzea, onartzea eta gomendatzea dagoz.
Hona hemen, Terminologia Batzordeak onartutako 21 hiztegiak:
o Hizkuntza-paisaia: Merkataritza eta Kontsumoa (esparru sozio-ekonomikoa)
+ 1. Jatetxe, Taberna eta Kafetegieen Hiztegia
+ 2. Hipermerkatuetako Produktuen Hiztegia
+ 3. Kirol-materialen Hiztegia
+ 4. Merkataritza-guneetako Errotuluen Hiztegia
+ 5. Bulego-materialen Hiztegia
+ 6. Arropa-denden Hiztegia
+ 7. Oinetakoen Hiztegia
+ 8. Elektrizitate-denden Hiztegia
+ 9. Altzarien Hiztegia
+ 10. Iturgintza Hiztegia
+ 11. Turismo Hiztegia
+ 12. Errotuluen Hiztegia
+ 13. Lanbideen Hiztegia
o Irakaskuntza (Lanbide Heziketa, Unibertsitatea)
+ 14. Norbere Irudia, Ile-apaindegiak eta Estetika Hiztegia
+ 15. Irudia, Ikus-entzunezkoak eta Soinu Hiztegia
+ 16. Soziolinguistika Hiztegia
o Teknologia Berriak (Informatika)
+ 17. Bulegotika Hiztegia
o Herri-administrazioa
+ 18. Toki Administrazioaren Hiztegia
+ 19. Datu Babesari Buruzko Hiztegia
o Bestelakoak
+ 20. Laburtzapenen Hiztegia
Bestalde, 21. hiztegia be onartu dau Batzordeak, hain zuzen be, Ingurumen hiztegia; Ingurumen Sailaren ekimenez egindako hiztegia da eta sail horrek eskaria egin eutson Terminologia Batzordeari normalizazino-prozesuan sartzeko.
Funtzionamenduaren, desgaitasunaren eta osasunaren nazinoarteko sailkapena (FNS)
Aitatu hiztegi horreez gan, Terminologia Batzordeak beste lan oso garrantzitsu bat onartu dau: 'Funtzionamenduaren, Desgaitasunaren eta Osasunaren Nazinoarteko Sailkapena' (FNS). Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) eginiko eskuliburu bat da berez. OME erakundeak, eskuliburu honen bitartez, munduko herrialde guztiei proposatzen deutse esparru soziosanitarioan erabili behar dan terminología bateratzea; hain zuzen be, esparru honetan gurutzatzen eta buztartzen baitira osasun edo medikuntzaren alorreko, gizarte edo komunidade gaietako eta lege-araudietako terminoak. OMEk mundu osoan eta hizkuntza guztietan era bateratuan erabiliko diran kontzeptuak eta terminoak definidu eta proposatu ditu, herrialdez herrialde eta hizkuntzaz hizkuntza egokitu eta bateratu daitezan. FNSa egiteko oinarrizko lana hiru aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako gizarte gaietako departamentuek bultzatu dabe, eta UZEIk berak eroan dau aurrera. Eskuliburu honegaz eta lehendik egina dagoan OME beraren Gaixotasunen Nazinoarteko Sailkapenagaz (GNS), Osasunaren Munduko Erakundeak gomendatutako erispide linguistiko bateratuak erabilten dituen hizkuntza aurreratuenen multzoan txertatzen da euskerea.
Hiztegi guztiak Euskalterm Terminologia Banku Publikoan egongo dira txertatuta eta, beraz, doban kontsultau ahal izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!