Portugaleteko IV. Folklore Azokea, maiatzaren 9an eta 10ean
2009-05-04 15:36 KultureaAurtengo nobedadeen artean, nazinoarteko erakusleak (Frantzia eta Portugal) eta Mendebala jaialdiaren maketen finala nabarmendu ditu Elai Alai Kultur Alkarteko presidente Gaizka Benguriak.
Gaur goizean, Portugaleteko Udaletxean, IV. Folklore Azokea aurkeztu dabe. Aurkezpen ekitaldian izan dira Portugaleteko alkate Mikel Torres Lorenzo, Kultura Zinegotzia dan Italia Canna eta Gaizka Benguria, Elai Alai Kultur Alkarteko presidentea; baita laguntzaile-babesle diran Tecuni enpresako Iñaki Calvo eta Metro Bilbao enpresako Maitena Arrarte.
Aurkezpenean, Elai Alai Kultur Alkarteko presidente Gaizka Benguriak aurtengo edizinoko nobedadeak azaldu ditu, programea zehaztuz eta izango diran erakusleen zerrendea emonaz. Aurtengo nobedadeen artean, nazinoarteko erakusleak (Frantzia eta Portugal) eta Mendebala jaialdiaren maketen finala nabarmendu ditu.
Horrezaz gan, ohikoa dan legez, aurten be azoka bitartean musika tresnak joteko eta mantentzeko ikastaroak zein umeentzako tailerrak be antolatu ditue.
Azken buruan, igazko edizinoan Portugaletera 9000 ikusle inguru hurreratu zirala adierazo dau Benguria jn.ak eta aurten, kopuru hori gainditzea dala erronketako bat.
Portugaleteko IV. Folklore Azokea, maiatzaren 9an eta 10ean
Ordutegia: goizez, 11:00etatik 15:00etara. Arratsaldez, 17:30etatik 21:00etara.
Maiatzak 9, zapatua
• 12:00 Azokearen zabaltze ekitaldia.
• 13:00 IV. Bertso-saioa, bizkaieraz.
• 19:00 Euskal Dantzak.
• 19:30 Dantza Piko, Zeina taldearen eskutik. Ondoren, erromeria.
• 22:00 Mendebala Jaialdiko IV. Maketa lehiaketearen finala.
Egun osoan kaleak alaitzen:
• Roncos do Diabo
• Txambezpel
• Dultzaineruak
• Trikitilariak
Maiatzak 10, domekea
• 11:30 'Dantza txiki'. Dantza tradizionalak umeen eskutik.
• 12:00 Umeentzako Herri Kirolak.
• 12:30 Portugaleteko Udal Bandaren eta txistularien kontzertua.
• 13:00 Elai Alairen Jarrillero Abesbatzaren kontzertua.
• 13:30 Larraindantza eta bestelako dantza tradizionalak.
• 19:00 'Xernege' taldearen kontzertua.
Egun osoan kaleak alaitzen:
• Roncos do Diabo
• Txambezpel
• Ceo do Sil
• Txistulariak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!