Ikus-entzunezko 55 proiektu dira EikenBANK programearen bidez modu profesionalean produziduteko hautagaiak
2009-05-06 15:39 BarriakEikenbankeko bigarren aldi honetan 70 lagunek sinatutako 55 lan jaso dira, eta 2008an 34 proiektu aurkeztu ziran. Parte-hartzaileen % 44 bizkaitarrak dira, % 36 gipuzkoarrak, % 7 arabarrak eta % 13 beste jatorri batekoak. Aurkeztutako 55 proiektuen artetik % 25ek dokumentalak egiteko ideiak proposatzen ditue. Ondoren, proiektuen % 16 film laburrak eta telebista saioak egiteko proposamenak dira, eta, azkenean, telesailak egiteko ideiak % 15.
Eikenbank programearen sustatzailea dan Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak egitasmorako proiektuak aurkezteko emondako epea joan dan apirilaren 30ean amaitu zan. Epe horretan ikus-entzunezkoen arloan modu profesionalean lan egiten ez daben gazte sortzaileek dokumentalak, lehiaketak, filmak, telesailak eta abar egiteko proiektuak aurkezteko aukerea izan dabe. Ekimena kudeatzeko erabilitako webguneak 55 ideia original jaso ditu, hau da, EikenBANKen lehenengo aldian aurkeztutakoak bi halako baino gehiago, igaz 27 proiektu aurkeztu baitziran.
Ikus-entzunezkoen Klusterreko arduradunek jakinarazo dabenez, Eikenek garatutako ekimen barritzaileenetakoa da EikenBANK. Helburu nagusia da profesionalak ez diran gazte sortzaileak euskal ikus-entzunezkoen sektoreko enpresakaz hartu-emonetan jartea, lankidetza horrek produktu barriak eta lehiakorrak emon daizan.
Urtarrilean martxan jarritako bigarren aldi honek lehenengoaren egitura bera dauka, nahiz eta barrikuntza batzuk egin diran. Proiektua produziduteaz eta 4.000 euroko saria jasoteaz gainera, irabazleak beka bat jasoko dau zenbateko beragaz, lau hilebetez produkzino etxe batean lan egiteko bere ideia garatzen. Hain zuzen be, maiatzaren 2an ETB-2k 'Pintxos' izeneko saioa estreinau eban; 3Koma enpresak produzidutako gastronomia saio hori Alazne Paramo 2008ko lehiaketearen irabazlearen ideian oinarritzen da.
Eikenek positibotzat jo dau bigarren aldi honetan programan izandako parte-hartze handia. 'Kontua ez da ideia bat aurkeztea, seriotasunez garatutako proiektu bat baino. 55 baino gehiago jaso doguz eta horrek poz handia emon deusku' adierazo dau Eikeneko zuzendari Itziar Menak.
Horren harira, gogoratu dau programea sektorea dinamizetako eta gazte sortzaileak eta enpresak hartu-emonetan jarteko helburua beteten ari dala. 'Igazko irabazlea ez eze, finalera heldu ziran beste biak be lanean dagoz gure enpresetan' nabarmendu dau Eikeneko arduradun nagusiak.
Urteko lehenengo hiruhilekoan EikenBANKeko arduradunek ia 500 ikasleren aurrean aurkeztu eben ekimena prestakuntza zentroetan, zinema eskoletan eta ikus-entzunezkoari lotutako unibersidade tituluetan.
Danetara, 55 proiektu aurkeztu dira. Parte-hartzaile gehienak Gipuzkoako eta Bizkaiko gazteak dira, eta, besteak beste, lehiaketak, telebista saioak, film labur zein luzeak eta telesailak egiteko ideiak aurkeztu ditue. Orain, 3Koma, Baleuko, Canal Bizkaia, EiTB, Irusoin, Jarkatza, K-2000, Orio Produkzioak eta Pausokako kideek osotutako epaimahaiaren txandea da. Hilebete barru jakinarazoko dabe irabazlea nor dan.
EikenBANKeko bigarren aldi honetan 70 lagunek sinatutako 55 lan jaso dira, eta 2008an 34 proiektu aurkeztu ziran. Parte-hartzaileen % 44 bizkaitarrak dira, % 36 gipuzkoarrak, % 7 arabarrak eta % 13 beste jatorri batekoak. Aurkeztutako 55 proiektuen artetik % 25ek dokumentalak egiteko ideiak proposatzen ditue. Ondoren, proiektuen % 16 film laburrak eta telebista saioak egiteko proposamenak dira, eta, azkenean, telesailak egiteko ideiak % 15. Realityak, magazineak eta film luzeak egiteko proiektu gitxiago aurkeztu dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!