Arrigorriagako kaleak prest 14. urtez Clown eta Pailazoen Jaialdira datozen 15 konpainiei ganorazko harrerea egiteko
2009-05-04 18:33Amagoia Garaizabal Arrigorriagako Nazinoarteko XIV. Clown eta Pailazoen Jaialdiko arduradunaren esanetan, maiatzaren 7tik 10era bitartean, Arrigorriagara Munduko mutur desbardinetatik datozene parte-hartzaile guztien kalidade gorena da azpimarragarriena.
Amagoia Garaizabal Nazinoarteko XIV. Clown eta Pailazoen Jaialdiko arduradunaren esanetan, maiatzaren 7tik 10era bitartean, Arrigorriagara Munduko mutur desbardinetatik datozene parte-hartzaile guztien kalidade gorena da azpimarragarriena: Edozelan be, hiru nabarmendu ditu: 'Nire eretxiz, Buenos Aireseko Escuela de circo criollo taldea nobedadea izango da, orain arte ez dogulako Euskal Herrian ikusi; Chabatz d'entrar frantziarren ikuskizuna be berezia da, erakusten daben artearen originaltasunagaitik eta oreka ariketa arriskutsuengaitik. Azkenik, Amagoia Garaizabalek Chapertons konpainiaren lana goraipatu dau. Klasiko bat dira, ez dabe inoiz indarrik galdu eta kamioi erruberen bidez preparautako ikuskizun bitxiagaz barrez leherrarazoko gaitue'.
Escuela de circo criollo taldea, Arrigorriagako plazan maiatzaren 8an izango da (19:30), 'A cielo abierto' lanagaz. Zirku diziplina anitzak erabiliz, folklore bereziak ezagutarazoko deuskuez, Errusia, Grezia, Japonia, Italia eta afrikar Kenyako epeletik ekarritakoak. Japoniako Taiko izeneko perkusino instrumentuen erritmora, airean egindako koreografia exotikoa eskainiko deuskue.
Chabatz d'entrar konpainia, kiroldegian izango da maiatzaren 9an, 18:00etan, 'Mobile' ikuskizunagaz. Antzerki objektuak, egoera aldrebesak eta zirku teknikak erabiliz, orekea muturrera eroaten dabe ezohiko ariketak eginez.
Leku berean baina hurrengo egunean, maiatzaren 10ean, Chapertons taldeak 'Goma gom' lana taularatuko dau. Ikusleak oztopoz betetako ibilaldi barregarria egingo dau itsasoan zehar eta itsaspean abentura ederra biziko dau arrain, olagarro eta marrazo artean.
Beste alde batetik, Amagoia Garaizabal Nazinoarteko XIV. Clown eta Pailazoen Jaialdiko arduradunak Lonbo aretoan antolatutako ekintzak nabarmendu ditu, 'alde batetik, emakumezko clownek egindako muntajeak diralako eta, bestetik, neurri handian kalean garatzen dan jaialdia Lonbo aretoaren teilatupean egiten diran ekitaldiakaz lotu nahi dogulako".
Mama Crea taldeak maiatzaren 7an aurkeztuko dau '¿Se puede?' lana (20:00). Umorezko bakarrizketea, keinuz betetako ikuskizun atsegin eta dibertigarria da. Gag, mobimentu komiko eta objektuak erabiliz azalduko deusku, emakumeak bizimodu barri batera igarotzeko baino ez dauela atea gurutzatzen.
Alba Sarraute hilaren 8an helduko da Arrigorriagara. 'Mirando a Youcali' lana eskainiko dau 21:00etan, Andorran 2007ko Pailazoen Nazinoarteko Jaialdiaren hirugarren edizinoan saritua. Youcali danok buruan dogun amesetako ugarte misteriotsua da, kolorea asmau zan lekua, sufrimendurik bako lekua.
Hamalaugarren edizinoko egitaraua osotzen daben taldeak ondokoak dira: Circortito ('Jirabiraka' lanagaz), Gari, Montxo ta Joselontxo ('Martingala'), Cía. La Tal ('Carilló'), Adrian Schvarstein ('La cama'), Shake That, Elliot ('Rock Comedy Show'), Oskar ('Pasajeros al tren'), Circo delirio ('Cabaret del Mercosur'), Malabreikers ('Comedia callejera') eta Scott & Muriel '(Magia cómica').
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!