Getxoko Jazzaldirako abonua 70 euroan dago salgai

Bizkaie! 2009-05-06 15:40   Musikea

Gaurtik aurrera eros daitekez garagarrilaren 1etik 5era izango dan Getxoko XXXIII. Nazinoarteko Jazzaldirako sarrerak. Garagarrilaren 1eko eta 4ko kontzertuetarako sarrerek 15 euroko prezioa dabe; garagarrilaren 2koak, 12 eurokoa; garagarrilaren 3 eta 5ekoek, 25 eurokoa; eta kontzertu guztietarako abonuak 70 euroko prezioa izango dau.

Gaurtik aurrera eros daitekez garagarrilaren 1etik 5era izango dan Getxoko XXXIII. Nazinoarteko Jazzaldirako sarrerak. BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 (BBK) eta 944 319 280 (Getxoko Kultur Etxea) telefonoetan eta www.bbk.es webgunean eros daitekez, baita Getxoko Kultur Etxeko egoitza nagusian be.

Ohikoa danez, Biotz Alai Plazako kontzertuetarako baino ez da pagau behar sarrerea, Getxo Antzokian eta Algortako Geltokian egingo diran kontzertuak dobakoak izango dira eta.

Sarreren prezioak honako honeek dira:

* garagarrilaren 1ean eta 4an

(Diane Schuur / Spyro Gyra):

15 €

* garagarrilaren 2an

(Omar Sosa Afreecanos Qt.):

12 €

* garagarrilaren 3an eta 5ean

(Michel Camilo / Paquito D'Rivera

& Chano Domínguez Trío)

25 €

* ABONUA:

70 €

Prezio bereziak(*):

* garagarrilaren 1ean eta 4an:

* garagarrilaren 2an:

* garagarrilaren 3an eta 5ean:

* ABONUA:

12 €

10 €

20 €

55 €

(*) Gazte Txartela, jubilauak, El Correoren harpidedunak, Bilbaina Jazz Clubeko kideak, Guggenheim Museoaren lagunak eta BBKren Txartel Gorria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu