Shackletonek Antartidara egindako espedizinoaren ganeko erakusketea ikusgai Bilboko Itsasadarra Museoan

Bizkaie! 2009-05-05 15:10

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak Shackletonek 1914an Antartidara egin eban espedizino ezagunaren ganeko dokumentala eta bisita gidatuak eskainiko ditu gaurtik garagarrilaren 12ra. Ekitaldi biak doban izango dira.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak Shackletonek 1914an Antartidara egin eban espedizino ezagunaren ganeko dokumentala eta bisita gidatuak eskainiko ditu gaurtik garagarrilaren 12ra. Ekitaldi biak doban izango dira.

Antartidara egindako bidaia da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ikusgai dagoan 'Izotzetan atrapauta' erakusketearen gaia. Erakusketeak, gai didaktiko eta interaktibo ugarien artean, 'Endurance' itsasontziko espedizionariek bizi izan eben epopeiaren istorioa erakusten daben Frank Hurley argazkilariaren jatorrizko 167 irudi batzen ditu.


Dokumentalak

Dokumentalen emonaldiak Bilboko Itsas Museoaren Auditorioan izango dira, gaur hasi eta erakusketea amaitu bitarteko martitzenetan: gaur eta bagilaren 2an, George Butlerren 'Izotzetan atrapauta' (2001); maiatzaren 12an, 'Antartida: izaera desbardindun abenturea', John Weileyrena (1999); maiatzaren 19an, Frank Hurleyren 'South, Shackletonen espedizinoaren jatorrizko pelikulea' (1919); eta maiatzaren 26an, Werner Herzogen 'Munduaren amaierako topaketak' (2007). Emonaldiak 19:00etan izango dira.


Bisita gidatuak

'Izotzetan atrapauta' erakusketarako bisita gidatuen sailaren egitaraua eguenean hasiko da eta anfitrioia 'Izotzetan harrapatuta' erakusketearen komisarioa dan Jeronimo Lopez izango da. Bisitearen izenburua 'Beroketa globala. Zer gertatzen da poloetan?' da. Maiatzaren 14ko anfitrioia Unai Basurko nabigatzailea izango da, 'James Caird-en ibilia: nabigazinoaren balentria heroikoa' deritxan bisiteagaz. Maiatzaren 21ean, bisita gidatuaren protagonistea Jose Carlos Tamayo alpinistea izango da, 'Antartidako erronka: 'Ez dogu bizi bat bera be galdu eta inpernutik ibilitakoak gara' izenburuagaz.

Bisita gidatuak 19:00etan hasiko dira. Dobakoak izango dira eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museora deituz (94 608 55 00) egin behar da erreserbea.

'Izotzetan atrapauta' erakusketea Psikologian doktorea dan Roberto Quirogak maiatzaren 28an emongo dauen, 'Lidergoa: iragana, oraina eta etorkizuna' izenburuko berbaldiagaz amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu