'Jakinek ez deko kalterik'
2009-05-06 11:31 BertsolaritzeaSopelako Nikola AEK euskaltegiak antolatzen dauen Esaera Zaharren XVI. Txapelketea 'Jakinek ez deko kalterik" lemapean egingo da aurten, Igaz hildako Gotzon Garate gogoan izanIK.
Sopelako Nikola AEK euskaltegiak antolatzen dauen Esaera Zaharren XVI. Txapelketea 'Jakinek ez deko kalterik" lemapean egingo da aurten, eta esaereari jarraituz, parte-hartzaileen jakintza proban jarriko dabe egun osoan zehar egingo dan txapelketan. Igaz hildako Gotzon Garate gogoan izango dau aurten Sopelako Txapelketeak.
Hitzordua maiatzaren 16an izango da, eta ohi bezela, taldeka jokatuko da, bi bertsolariren laguntzinoagaz. Aurten, Jone Uria eta Aitor Mendiluze bertsolariak konbidau ditue. Izena emoteko epea datorren astelehenean, maiatzaren 11n amaituko da, eta informazino gehiago nahi dauenak, www.aek.org web orrian topauko dau, baita aurtengo esaerak eta esaeren azalpenak eskuratzeko modua be. Edozelan be, hona hemen antolatzaileakaz hartu-emonetan jarteko beste bide batzuk: Sopelako Nikola AEK euskaltegia, telefonoa (944212329 goizez) edo e-postak (jose-p@aek.org edo aitor-f@aek.org).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!