Arabako bertsolari txapelketako finala Andere Arriolabengoagaz
2008-03-28 10:13 BertsolaritzeaApirilaren 5a egun seinalatua da bertsozaleontzat Gasteizko Printzipal Antzokian arrastiko 17:00etan jokatuko baita Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Aurreko saioetan puntu gehien batu dituen bertsolariak honakoak dira: Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Oihane Perea.
Apirilaren 5a egun seinalatua da bertsozaleontzat Gasteizko Printzipal Antzokian arrastiko 17:00etan jokatuko baita Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Aurreko saioetan puntu gehien batu dituen bertsolariak honakoak dira: Manex Agirre (Aramaio), Andere Arriolabengoa (Aramaio), Asier Otamendi (Urretxu), Iñaki Viñaspre (Abetxuko), Zigor Enbeita (Abornikano) eta Oihane Perea (Gasteiz).
Bertsozale alkarteko web orrian (www.bertsozale.com) bakotxak bere ezizena be badauka, M. Agirre 'Iguana'; A. Arriolabengoa 'Euskal artzai txakurra'; A. Otamendi 'Basurdea'; I. Viñaspre 'Tazmaniako deabrua'; Z. Enbeita 'Sugea' eta O. Perea 'Katu beltza'. Orain arte oholtza ganetik final nagusirik zapaldu ez dauen batentzat egun handia behar dau izan. Horregaitik, Bizkaie!-koak Andere Arriolabengoa aramaioarragaz egon gara berbetan. Bere lehenengo finala da aurtengoa. Hobeto ezagutu guran 3-4 galdera gustura erantzun deuskuz:
- Noiz eta zergaitik hasi zinan bertsotan?
Hamasei urtegaz hasi nintzan bertso-eskolan. Abroziduta gengozan bariku batean Manex Agirre etorri jakun. Bertsolari bat ei etorren Aramaiora bertso-eskolak emotera! Ez genduan asko pentsau!
- Bertso-eskolara joaten zara? Zeinetara?
Bai, beti ibili naiz bertso-eskolan, nahiz eta garai batzuetan besteetan baino gehiago parte hartu. Aramaioko bertso-eskolan hasi nintzan Oihane Perearen gidaritzapean. Bilbora ikasten alde egin nebanean, barriz, Algortako eta Santutxuko bertso-eskoletan ibilten nintzan. Gaur egun Aramaio-Arrasate-Gasteiz artean nabil.
- Ze asmo zeunkan txapelketea hasi aurretik?
Bete dot nire helburua honezkero, finalerako txartela da niretzat saririk handiena.
- Zein asmo finalerako?
Finala gozau gura dot. Ez dot gura nerbioek une hori iluntzerik! Egun hori gozau gura dot eta lagunak eta familia be gozetan ikusi!
- Galdera labur batzuk, Andere:
Jateko bat: Arroza.
Bidaiatzeko leku bat: Maroko.
Musika talde / abeslari bat: Bakarlari eta rock talde hegoamerikarrak gustuko dodaz.
Bertsolari bat: Manex Agirre.
Bertso bat finala baino lehenago:
Zazpigarren alaba
omen da Araba
nahiz sarritan hizkuntza
izan duen traba
gaur egun bertsolari
kuadrila bagara
euskaldun bertsozale
argia bazara
Printzipalean elkar
ikusiko gara.
Hementxe, azken urteotako txapeldunak:
1996 |
Asier Iriondo |
1997 |
Asier Otamendi Alkorta |
1998 |
Asier Otamendi Alkorta |
1999 |
Asier Otamendi Alkorta |
2000 |
Asier Otamendi Alkorta |
2001 |
Asier Otamendi Alkorta |
2002 |
Asier Otamendi Alkorta |
2003 |
Zigor Enbeita |
2004 |
Asier Otamendi Alkorta |
2005 |
Asier Otamendi Alkorta |
2006 |
Zigor Enbeita |
2007 |
Oihane Perea Perez de Mendiola |
Laster izango dogu beste txapeldun bat gure taulan: izen barri bat edo aurretik lehenengoa izatea zer dan ezagutzen daben Otamendi, Enbeita edo Perea. Saio ona egin dagiela!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!