Unai Basurko hamargarren munduko Imoca sailkapenean

Bizkaie! 2008-03-27 14:19   Euskaldunak munduan

Portugaleteko itsasgizona aurtengo Imoca egutegian sartuta dago buru-belarri, maiatzean egingo dauen Transat Artemis estropadea preparetan. Estropadea Ingalaterrako hegoaldean, Plymouthen hasi eta Bostonen (AEB) amaituko da. Ia 3.000 milia egingo ditu bakarrik Ipar Atlantikoan zehar.

Unai Basurko hamargarren postuan geratu da Imoca 2007 Txapelketako sailkapen orokorrean. IMOCA Bela Egutegia bela ozeanikoan dagozan distantzia luzeetako probarik garrantzitsuenek osotzen dabe bai bakarka edota bi tripulantegaz.

Portugaleteko Unai BASURKO skipperrak 49 puntugaz, hamargarren amaitu dau Imoca 2007 denporaldia, estropada puntuagarrietatik bitan bakarrik parte hartuz; Velux-5 Ozeanoak eskaladun Mundu Biran eta Kafearen Errepidea legez ezaguna dan Transat Jacques Vabre estropadan.

Aitagarria, Basurkori mundu mailako belan ezaguna dan Michel Desjoyeaux patroi frantsesak 2 puntu baino ez deutsozala atara, eta beste hainbat ospetsu sailkapenean atzetik gelditu dirala, besteak beste, Yann Elies (11. postuan 48 puntugaz), Jean-Baptiste Dejeanty (13. 45 puntugaz), Mike Golding (15. 39 puntugaz), Kito De Pavant (16. 36 puntugaz) eta Loïck Peyron (20. 30 puntugaz).

Lehen sailkatua 124 puntugaz Velux 5-Ozeanoko estropadearen irabazle suitzarra izan da, Bernard Stamm, hain zuzen be. Suitzar nabigatzaileak Imoca egutegiko 6 estropada puntuagarrietatik 4 amaitu ditu eta horreetariko hirutan podiumean sartu da.

Momentu hauetan, portugaleteko itsasgizona aurtengo Imoca egutegian sartuta dago buru-belarri, maiatzean egingo dauen Transat Artemis estropadea preparetan. Estropadea Ingalaterrako hegoaldean, Plymouthen hasi eta Bostonen (AEB) amaituko da. Ia 3.000 milia egingo ditu bakarrik Ipar Atlantikoan zehar. Estropada hau entrenamentu ezin hobea izango da Basurkorentzat, izan be, datorren zemendian Vendée Globe 08/09 (Mundu Bira, bakarka eta geldialdirik barik) ikaragarriari ekingo deutso.

Bien bitartean, Bake Bizkaia belaontzia goitik behera desarmau edo desmuntau dau Unai Basurkoren lantaldeak, osogai guztiei ahalik eta etekinik handiena atara ahal izateko. Portugaleteko itsasgizonak adierazo dauenez, belaontziaren ‘berreregite’ lanak polito doaz eta seguru gagoz Bizkaia Pakea seguruagoa eta azkarragoa izango dala lanak amaitu ostean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu