Bilboko Artelan Berreginen Museoak familia osoari zuzendutako bisita-tailerrak antolatu ditu

Bizkaie! 2008-03-27 17:20

Museoaren programeari hasierea emoteko, 'Zer gertatzen zaizu?' izeneko bisita-tailerra antolatuko da. Tailer horren helburua neska-mutilei museoko bilduma zabalaren bitartez artearen ganeko beste begirada bat proposatzea da.

Bisitak hilebete bakotxeko azken domekatan izango dira, domeka honetan, martiak 30, hasita.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak familia osoari zuzendutako bisita-tailerrak antolatu ditu hilabete bakotxeko azken domekatarako, domeka honetan, martiak 30, hasita, museoko arduradunek jakinarazo dabenez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekinbidez sortutako museoaren programeari hasierea emoteko, 'Zer gertatzen zaizu?' izeneko bisita-tailerra antolatuko da. Tailer horren helburua neska-mutilei museoko bilduma zabalaren bitartez artearen ganeko beste begirada bat proposatzea da.

Bisita-tailerra hasteko, 40 minutu inguruko ibilbidea egingo da museoko aretoetan. Bildumako artelanek zer esan gura daben ulertzea da bisita honen helburua. Neska-mutilak eta eurekaz etorritakoak begien bistara agertzen jakezan pertsonaien istorioa asmetan ahaleginduko dira. Horretarako, antzezlan bakotxeko protagonisteari 'Zer gertatzen zaizu?' galderea egin ahal izango jako.

Ibilbide honen osogarri, museoko jarduera-gunean alderantzizko lana egiteko aukerea izango da. Horretarako, Greziako mitologiako istorio bat kontauko da.

Familiei zuzendutako bisita-tailerrak 11:00etan hasiko dira eta, umeentzat dobakoak izango diran arren, helduek sarrerearen ohiko prezioa pagau beharko dabe, hau da, 3 euro. Plaza kopurua mugatua danez, aldez aurretik erreserbea egin behar da 944 157 673 telefonora deituz, astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:30etara bitartean.

Ekimenaren bidez, museoak bere alderdi pedagokiko eta kulturala sendotu gura ditu.

Bilboko Artelan Berreginen Museoa 2006ko zemendian zabaldu zan barriro, orain dala 80 urte sortutakoa bada be. Bizkaiko uriburuko museo zaharrenetarikoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu