Autorik Bako Eguna
2006-09-22 02:00Europako mila uri baino gehiagotan Autorik Bako Eguna da gaur, tartean Bilbon.
Bizkaiko uriburuko erdialdeko kaleetan ezin izango da autoz ibili eta bestelako garraiobideen erabilerea bultzatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditue.
Nömadak Tx pelikula ikusteko sarrera guztiak amaitu dira
2006-09-22 02:00 BarriakNömadak TX pelikulearen estreinaldirako lau egun besterik ez dira falta eta salgai jarritako sarrera guztiak daborduko amaituta dagoz.
Donostia, zinearen uriburua
2006-09-22 02:00 BarriakAurten be zinema munduko izar handiek bisitauko dabe Gipuzkoako uriburua. Besteak beste, Max Von Sydow, Matt Dillon, Clive Owen, Jeanne Moreau eta Diane Kruger izango dira bertan, Oliver Stone eta Gonzalez Iñarritu zuzendariakaz batera.
Beñat Ormaetxea: ‘Bizikleteak engantxau egiten zaitu’
2006-09-22 02:00 BarriketanAretxondo Jatetxeko sukaldari eta txirrindulari ia profesionala
Hamalau euskal enpresek India bisitauko dabe
2006-09-22 02:00 Euskaldunak munduanEuskal Autonomia Erkidegoaren eta Indiaren arteko esportazinoak eta inportazinoak laukoiztu egin dira 1990. urtetik, bien arteko merkataritza-hartu-emonen barruan.
Arrain urdina
2006-09-22 02:00 Jan edanakArrain urdinaren propiedadeak ez dira autortu izan orain dala urte gitxira arte, oso koipetsua dalako. Baina hainbat ikerketek erakutsi dabe osasunerako mesedegarria dala. Gaixotasun kardio-baskularrak edo tronbosia izateko arriskua daukien personentzat, oso egokia da arrain urdina.
LanHitz, beharlekuetan euskerearen presentzia eta erabilerea indartzeko ekimena abian
2006-09-21 02:00 Euskerea berbagaiGizarteko hainbat esparrutan euskerearen erabilerea sustatzeko indarrean dagozan ganerako ekimenakaz buztartu nahi da lan-mundua.
Gaur hasiko da Donostiako 54. Zinemaldia
2006-09-21 02:00 BarriakSei miloe euroko aurrekontuagaz, 220 film erakutsiko ditue gaur hasi eta hilaren 30era bitartean. Gaur goizeko 11:00etan, Donostiako Zinemaldiko lehen filma emongo dabe Kursaal jauregian: Nick Broonfielden ‘Ghosts’, immigrazinoaren ganeko istorio epikoa jorratzen dauena. Dana dala, gaueko 21:00etan hasiko da zabaltze ekitaldi ofiziala.
Ana María Briongos: 'musulman danak ezin doguz zaku berean sartu'
2006-09-21 02:00 BidaideIdazlea eta islamaren munduan aditua
Hamar urtez bizi izan da Iran eta Afganistan artean, herrialde horreen ganeko dozena erdi liburu baino gehiago argitaratu ditu, persiar hizkuntzea ikasten dabil eta aditua da islamaren munduan.
Bilboloop jaialdia Bilbon, urriaren 20an eta 21ean
2006-09-21 02:00 MusikeaUrtero legez eta udagoienagaz batera, aurten be Bilboloop jaialdia ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian, urriaren 20an eta 21ean. Bi egunetan pop musikea, rocka eta gaur egungo tendentzia barriak buztartzen dituan jaialdi hiritar honetan talde desbardinak ikusteko aukerea izango da.
Ardaoa latan?
2006-09-21 02:00 Jan edanakArdaogintzearen inguruko industrian dabilzanentzat ardura edo burukomin handia da non ontziratu ardaoa bezeroei ahalik eta modu erakargarrienean eskaintzeko; garagardao, gasdun edari eta destilatuakaz lehiatzeko packaging desbardin ugari probetan dabilz mundu zabalean.
Bilboko historiari buruzko IX. Sinposioa egingo da irailaren 25ean eta 26an
2006-09-21 02:00Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak, Bizkaiko Eusko Ikaskuntzak eta Bidebarrieta Kulturguneak Bilboko historiari buruzko XI Sinposioa antolatu dabe ‘70 urte eta gero: Gerra zibila, gerraondoa eta gogoratzen duguna’ izenburupean.
Gerediagak gaztetxuei zuzendutako literatura lehiaketea antolatu dau
2006-09-20 02:00DBHko 3. eta 4. mailako gazteen artean talde-lana sustatu eta euskeraz idazteko zaletasuna suspertzeko, Gerediaga Alkarteak ‘Gerediaga’ Literatura Lehiaketea sortu dau. Euskal Herriaren ezagutzea bultzatzen daben lanak aintzat hartuko dira.
‘Dantza Hirian’ uri paisajeetan egindako nazinoarteko dantza jaialdia Donostia, Irun eta Baionan
2006-09-20 02:00 KultureaIrailaren 21ean, Donostian, 22an, Irunen eta 23an Baionan egingo da Euskal Eurohiriaren garapen kulturala bultzatzeko sortutako ekimena.
Urduñako Udalak 23 programa jarri ditu martxan euskerearen normalizazinoa sustatzeko
2006-09-20 02:00 Euskerea berbagaiUrduñako Udalak 23 egitasmo jarri ditu abian herrian euskerearen sustapena, zabalkundea eta normalizazinoa lortze aldera. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak 34.157 euroko diru-laguntzinoa emon dau.
Jaiotzen kopurua %1 igon da urteko lehenengo hiruhilekoan EAEn
2006-09-20 02:00Eustaten arabera, 2006ko lehen hiruhilekoan 4.844 ume jaio ziran Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko urteko aldi berean baino % 1 gehiago.
Urnietak Lourdes Iriondo kantautorea omenduko dau
2006-09-20 02:00 MusikeaDonostian jaio arren, bizitza osoan urnietarra sentidu zan euskal artistearen omenez antolaturiko lehenengo ekitaldia irailaren 26an izango da, Mikel Atxagak moderauko dauen Lourdes Iriondoren gaineko solasaldia, hain zuzen.
Hiru miloe urteko ume baten fosila topau dabe Etiopian
2006-09-20 02:00Alemaniako Leipzig uriko Antropologia Ebolutiboaren Max Plank Institutuak zuzendutako ikertzaileen talde batek 'Astrolopithecus afarensis' espezieko fosil bat topau dau Etiopian. Fosila orain dala 3,3 miloe urteko ume batela dala dinoe ‘Nature’ aldizkarian argitaratutako artikuluan.
Emigranteei eta Sahara azpiko Afrikari buruzko bi zinema-ziklo antolatu ditu Guggenheim Bilbao Museoak
2006-09-20 02:00 BarriakGuggenheim Bilbao Museoak Zinema Hamabostaldia antolatu dau eta bi ziklo eskainiko ditu, ‘Emigranteak’ eta ‘Sahara Azpiko Afrika’ izenburupean, irailaren 25etik urriaren 8ra bitartean, Museoko Entzungelan.
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa