Joserra Senperenak Harkaitz Canoren poemetan oinarritutako diskoa atara dau
2008-03-27 13:54 Musikea'Dardaren interpretazioa' izeneko album barrian, Senperena Cano poetearen izen bereko liburuan oinarritu da. Piano, kontrabaju eta bateria hirukoteak joteko hamahiru lan instrumental osotu ditu blues estiloan: 'bluesa da errazen berba egiten dodan hizkuntzea'.
Hauteskunde elektronikoak, noiz?
2008-03-27 12:04Teknologia prest dago hauteskunde elektronikoak egiteko. Onena eta garbiena izango litzateke, bakotxak bere ordenagailutik emotea botoa eta kitto. Era horretara, ez dago inora joan beharrik, gura dogunean egiten dogu eta botoen zenbaketea automatikoa izango litzateke, emoitzak atoan egongo litzatekez eskura.
Gainsbourg musikari frantziarraren omenezko lana kaleratu dabe
2008-03-27 11:02 MusikeaOrain dala urte bi Serge Gainsbourg-en heriotzearen hamabosgarren urteurrena bete zanean, Juan Carlos Landa —Jocano- kantari donostiarrak gainsbourzaleak batu gura izan zituan kontzertu-omenaldia preparetako. Egitasmoa ez zan bete baina, orain, hainbat musikari batu dira 'Gainsbourg Gainbegiratuz' lana kaleratzeko.
Euskadiko 14.000 ikasle baino gehiagok emon dabe izena ONCEren XXIV. Eskola Lehiaketan
2008-03-26 17:19Estadu mailako ikastetxetako 8 eta 18 urte bitarteko ikasleek parte hartu leikie, irakasle batek zuzendutako hiru eta bost kidez osotutako taldeetan. Deialdi honetan, danetara, 472.103 gaztek emon dabe izena, Espainia osoko 3.667 ikastetxetakoak, eta 19.810 irakasleeen zuzendaritzapean.
Euskadiko Ikasleen Orkestreak EAEko hiru uriburuetan eta Bruselan joko dau apirilean
2008-03-26 16:52 MusikeaBilboko Juan Crisostomo Arriaga, Donostiako Francisco Escudero eta Gasteizko Jesus Guridi musika kontserbatorioetako erdi mailako ikasleek (14 eta 18 urte bitartekoek batez be) osotzen dabe Euskadiko Ikasleen Orkestrea.
Bilbao 2012 Agenda Digitalak webgunea jarri dau martxan
2008-03-26 16:50www.bilbao.net/agendadigital helbidean, menu txiki baten bidez, programa horretako zerbitzuak eta informazinoa ikusteko aukerea dago. Webgunera www.bilbao.net atariko banner baten bidez sar daiteke.
Jacques Etcheverry euskaltzain urgazlea hil da
2008-03-26 14:46Euskaltzaindiak jakinarazo dauenez, martiaren 22an, pasa dan zapatuan, hil zan Jacques Etcheverry euskaltzain urgazlea, 86 urte zituala. Ehorzketea gaur izango da, martiak 26, eguaztena, arratsaldeko 14:15ean, Donibane Lohizuneko eleizan.
Zirkuitoak bi antzezlan eskainiko ditu Bilbon, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginaz
2008-03-26 14:26 KultureaPrograma honen bultzadea sano esanguratsua da, batez be gogoan hartzen bada Euskadin Arte Eszenikoen alorrean dagoan zirkuitu amateur bakarra dala. Zirkuitoak 1.700 ikusle baino gehiago batu zituan 2007ko edizinoan, eta 2001ean abian jarri zanetik, 16.000 ikusle inguru erakarri ditu.
Bilboko jaietarako kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik dago
2008-03-26 13:52Egile bakotxak lan bi aurkeztu ahal izango ditu eta obra horreek originalak izan behar dabe. Karteleko testua honako hau izango da: 'Bilbao 2008, Aste Nagusia, Abuztuak 16-24 Agosto'. Lanak aurkezteko azken eguna 2008ko apirilaren 30a da, 13:00etara arte.
Tequila agertokietara bueltauko da Bibao BBK Live Jaialdian
2008-03-26 11:12 MusikeaTalde espainiar-argentinarra 25 urte egon da deseginda baina orain, barriro alkartu eta 10-12 kontzertu eskainiko ditue garagarrilean eta abuztuan.
Ruper Ordorikak apirilaren 10ean kaleratuko dau ‘Hamar terdietan’ izenburuko zuzeneko diskoa
2008-03-26 10:45 Musikea2006ko urriaren 26an eta 27an, Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabautako kantak zein irudiak batuko ditu lan barriak CD eta DVD batean.
Champagne, hazten doan lurraldea
2008-03-25 17:41 Jan edanakChampagne Frantziako lurralderik ezagunena da mundu zabalean. Orain arte, 35.000 hektarea lur erabilten ziran txanpana egiteko mahastiak landatzeko baina, eskaera hain handia izanik, ez ziran kapaz mundu guztiko herrialde guztietatik etozan eskaerei aurre egiteko.
Euskal etxeetako euskera irakaslegaiak trebatzeko programa barria jarri dabe martxan
2008-03-25 17:07 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzearen 'Euskara Munduan 2008-2011' egitasmoak Argentina, Txile, Brasil, Peru eta Kolonbiako euskerazko 28 irakaslegai trebatuko ditu. Taldeak irakas-molde bera segiduko dau: Internet bidezko eskolak, Euskal Herritik tutorizauta, eta barnetegi bi urtean.
Sarako Biltzarrak inoiz baino idazle gehiago batu ditu
2008-03-25 13:46Aurten, Biltzarraren 25. urteurrenean, Arbelbide eta Peillen idazleak omendu zituan. Lapurdiko herrian 130 idazle baino gehiago batu ziran literaturgileen eta irakurleen alkarrizketarako ferian.
Taiwan Txinatik gero eta hurrago
2008-03-25 13:25 BidaideTibeteko egoera gordinak eta aurkariak egindako deskalifikazino kanpaina gogorrak ez dabe lortu Frank Hsieh politikariaren subertea aldatzea. Zapatuan, martiak 22, Taiwaneko hauteskunde presidentzialak galdu zituan botoen % 42gaz, inkestek aurreikusten eben moduan.
Itxaso Gerediaga: 'Ibilaldia Amorebieta-Etxanori eskaintzen deutsagu, herriari'
2008-03-25 11:06 BarriketanAndra Mari Ikastolako presidentea
Acido C donostiarren zuzenekoek publikoa atrapau dabe
2008-03-25 10:31 MusikeaFunky, soul, disko house, acid jazz eta jantzarako musika baltza egiten dabe. Kontzertuei jagokenez, Donostiako Fnac aretoan izango dira martiaren 27an eta Bilbokoan 28an; gero, barriro joko dabe Donostian, Doka aretoan, apirilaren 12an.
Doctor Deseo disko barriagaz jatorku
2008-03-18 13:42 Musikea'Sexo, Ternura y Misterio' izeneko disko barriaren aurkezpen ofiziala Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da martiaren 28an, 22:00etan. Ostean, hainbat aretotan joko dabe, tartean Bilboko Kafe Antzokian.
Barakaldoko X. Manga eta Anime Jardunaldiak izango dira martiko azken astean
2008-03-18 13:24 jardunaldiakTopaketen indarguneak anime emonaldiak izango dira, duda barik, bai telesaioenak bai eta pelikulenak be. Martiaren 25etik 29ra bitarteko jardunaldiak goizez eta arratsaldez egingo dira, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Sarrerea eta antolatzen diran lehiaketa eta jardueretan parte hartzea dobakoa da.
















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...