Zentik.info, kazetaritzeari buruzko hausnarketea sustatu eta ikasten jarraitzeko
2009-06-11 11:40Kazetariak gara Zentik bloga egiten dogunok. Kazetaritzea maite dogu, eta kazetaritzea bizi dogu. Horregaitik, arduraz begiratzen deutsagu komunikabideen alorrean indarrean dagoan fenomenoari, hau da, inguruan eta munduan zer jazoten dan kontetea baino, zer edo zelan pentsau behar dogun transmitidutea da hedabide handien helburua.
Kazetariak gara Zentik bloga egiten dogunok. Kazetaritzea maite dogu, eta kazetaritzea bizi dogu. Horregaitik, arduraz begiratzen deutsagu komunikabideen alorrean indarrean dagoan fenomenoari, hau da, inguruan eta munduan zer jazoten dan kontetea baino, zer edo zelan pentsau behar dogun transmitidutea da hedabide handien helburua. Aspalditik. Eretxi publikoa informetea baino, eretxi publikoa bideratzea. Informazinoa emotea baino, propagandea zabaltzea. Injustizia sozialak salatzea baino, boteredunen notario lanak egitera mugatzea.
Eta Euskal Herrian, komunikabideen erabilpen politikoaren paradigma, ZEN Plana da. Pasa dan mendeko 80. hamarkadan PSOEk asmau eta indarrean jarritakoa. Euskal Herrian bizi dogun gatazkea desitxuratzea eukan helburu ZEN Planak. Pentsau, 'Zona Especial Norte' sigletatik etorren izena. Atara kontuak. Holan, kontrainsurgentziarako plan edo esku liburu horretan, garrantzia berezia euken komunikabideek. Euren eguneroko jardunerako erispide propioak diseinau eta zerrendatzen zituen aitaturiko planean.
Komunikabideek gaur egungo jarduna ikusita, ZEN Planak indarrean jarraitzen dauela esatea baino ez dago. Akaso, ZEN Plan moduan ez; baina plan horretan jasotariko erispide, gomendio eta praktika asko, behintzat, bai.
Eta horregaitik jarri deutsagu Zentik izena gure blogari. Batetik, ‘zen’, ZEN Planari erreferentzia eginez. Eta bestetik, ‘tik’, zergaitik edo zertik berben amaierako zatia. Hori izango baita gure helburua: komunikabideen egunerokoan topautako akatsak, guzurrak... aztertu eta horreen zergaitia argitzen saiatzea. Ondo egindakoak zoriontzen be saiatuko gara, jakinai. Are gehiago, nahiko geunke ondo egindakoak akatsak baino gehiago izatea; baina komunikabideetan egun nagusitzen dan panoramea ikusita...
Hori bai. Ez dogu inor mindu nahi, eta errespetu osoz jarduten ahaleginduko gara. Finean, atari hau ekarpen bat baino ez da: hedabideen mundu hau ulertarazoteko eta, batez be, hobetzen saiatzeko. Ez baikagoz inoren gainetik, eta ez baitaukagu gure burua orojakiletzat. Mundu honi buruzko hausnarketea sustatu nahi dogu, eta, danon artean, ikasten jarraitu. Horregaitik, bisitariek egindako hausnarketak, emondako adibideak... ondoetorriak izango dira. Zurea oraindino ez dogu jaso. Zertik?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!