'Gau zuria' Bilboren 709. urtemugeagaz bat

Bizkaie! 2009-06-12 12:00

Bagilaren 13an, 709 urte beteko dira Diego Lopez de Harok Bilbo sortu ebanetik. Urtero legez, Bilbao 700 Fundazinoak beregain hartu dau urteurrenaren ekitaldiak antolatzeko ardurea. Aurten, 'Gau Zuria' izenburupean, danetara, hogeita hamar ikuskizun baino gehiago izango dira arratsaldeko 20:00etatik goizaldeko 02:00ak bitartean uriburuko hainbat gunetan.

Bagilaren 13an, 709 urte beteko dira Diego Lopez de Harok Bilbo sortu ebanetik. Urtero legez, Bilbao 700 Fundazinoak beregain hartu dau urteurrenaren ekitaldiak antolatzeko ardurea. Aurten, 'Gau Zuria' izenburupean, danetara, hogeita hamar ikuskizun baino gehiago izango dira arratsaldeko 20:00etatik goizaldeko 02:00ak bitartean uriburuko hainbat gunetan.

Kontua da uriko erakundeak, ekipamenduak, zentroak eta espazioak gauez zabaltzea. Kultura herritarrakana hurreratzeko beste era bat da. Deustuko Unibersidadeaz gan, Arte Eder Museoak, Guggenheim Museoak, Euskal Museoak, Eleiz Museoak, Bilbao Arte Fundazinoak, Santiagoko Katedralak eta Bidebarrietako Liburutegiak egin dabe bat ospakizunagaz.

Era berean, Euskal Herriko nahiz kanpoko hainbat artistak egitasmoagaz bat egin dabe, berbarako, Oreka TX eta Galatea taldeak, Asier Zabaleta artisteak zein Kukai eta La Intrusa dantza konpainiek. Horreekaz batera, honako artista entzutetsuak konbidau ditue: Concha Buika musikaria, Rossy de Palma aktorea, Puerto Candelaria eta Bboy Reveal taldeak, besteak beste.

Ikuskizun guztiak aldi berean abiatuko ditue 20:00ak aldera, eta 02:00 arte luzatuko dira gehienez. Ekitaldiak Arriaga plazan, Bidebarrietako liburutegian, BilbaoArte aretoan, Santiago katedralaren atarian, Areatzako pasealekuan eta Deustuko unibersidadeko klaustroan izango dira.

Uriaren erdiguneko eta Alde Zaharreko zenbait eraikin be jaialdiko protagonista bihurtuko ditue eta arte erakusleiho moduan erabiliko ditue gau batez. Berbarako, Valerio Festi artisteak udaletxeko fatxadan ikuskizuna aurkeztuko dau: 'Il Sentimento del Bianco'. Gainera, argi instalazino ikusgarriz jantziko ditue Arrupe pasabidea, Campo Volantin pasealekua, Isozaki torreetako eskailerak eta Santiago plazea.

Antolatzaileek urteko arte erakustaldi nagusitzat jo dabe Gau Zuria: 'Egitasmo honen helburua da gure uria eta bere kultura azpiegiturak balioztatzea, arteak eraldatutako uria gure begien aurrean jarriz eta bere ondarearean ateak parez pare zabalduz'. Kontuak kontu, arte publikoa, musikea, jantzea, literaturea, antzerkia, diseinua, bideo-sorkuntzak eta ezohiko bisitaldiak izango dira osogaiak.


Informazino gehiagorako:

Gau Zuria - Egitaraua

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu