Kepa Junkerak Nizako Melonius Quartet taldeagaz egindako 'Fandango Provença Sessions' diskoa aukeztu dau
2009-06-12 10:57 MusikeaZuzeneko aurkezpen-kontzertua gaur bertan izango da, Bilboko Guggenheim Museoan, 19:30ean. Diskoa aurkezteko ordu erdi inguruko zuzeneko emonaldiaren ondoren, Junkerak eta Nizako taldekideek bertaratutakoekin berba egingo dabe sormen-prozesuaz eta, gero, galderak egiteko aukerea egongo da.
Kepa Junkera musikari bilbotarrak 'Fandango Provença Sessions' izeneko disko barria aurkeztu dau Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan, Melonius Quartet laukotearen laguntzinoagaz.
Junkeraren bilduma-lan honek musikariak berak sortutako abestien interpretazino barria dakar. Horretarako, Melonius Quartet Nizako (Frantzia) mandolinen laukotearen laguntzinoa izan dau.
Zuzeneko aurkezpen-kontzertua gaur bertan izango da, Guggenheimen bertan, 19:30ean. Diskoa aurkezteko ordu erdi inguruko zuzeneko emonaldiaren ondoren, Junkerak bertaratutakoekin berba egingo dau sormen-prozesuaz eta, gero, galderak egiteko aukerea egongo da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!